Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezkina iz ipar **ertza/txokoa**

Gune hori BAB-ko ibilbide ezkinan izanki eta, eztabaidak sortu dira errepide nagusirako sargia nondik izanen zen finkatzerakoan.  Herria   2005-06-16

Jende hezurrak izanki, arropa mutur batzu ere ba ondo hartan eta autobusean ibiltzeko karta baten ezkina bat ere, izenik ezin irakurtu haatik bainan karta hori 1993-koa zela, hori ageri.  Herria   2001-04-26

Hiru pilota, makila pare bat, okasionezko errota bakarreko txirrindola eta karrika ezkinetan ikasi abiltasunak eskuan, baina euro bihirik gabe sakelan, hara nola abiatu ziren 2000 garren urtean, hain segur urte horrek gure gogoetan zeukan magiak bultzaturik.  Herria   2003-06-05

Ortzirale huntan Bihotz Sakratuaren eguneko meza eginen da Olhako kapera ezkinean aratseko 7 etan, Xanprixkienea etxean.  Herria   2004-06-17

Herriko Etxe aitzinetik eta Génie zubi ezkinerainoko lau ehun metro horietan Errobi ezkerraldea besten bihotza bilakatua da, San Andres auzo guneari lehentasuna hartuz.  Herria   2004-08-12

Tarnoseko kontseiluak aho batez LBC lantegiak Baionako portu ezkinan dituen petrolio dupen emendatzearen kontra bozkatu zuen aitzineko asteazken arratsean.  Herria   2004-02-26

4,3 milioi euro ezarriko dira Aturri/Errobi ezkinako Echauguette zutabean, bai eta Chaho/Pelletier ezkinako antolaketetan.  Herria   2002-11-07

Lehen aldikotz, hor zauden ere, Posta ezkinean, Idoki sormarkako ekoizleak, beren ekoizpenen ezagutaraztera joanak.  Herria   2004-07-05

Espainiako ate ezkinan den Basses Pyrénées hotela hetsi berria da, jabe berriak apartamenduka saltzen hasia du.  Herria   2003-03-06

Xaho/Pelletier larrainean, Errobiko ezkinan finkatua da festibalaren bihotza.  Herria   2004-07-15

Horra nun berriz suak beste egoitza bat gauak gau funditu duen azkarki, aldi huntan Clemenceau plaza nagusiaren ezkina batean.  Herria   2005-07-14

Xoko horrek arrunt itxura txarra hartua zuen, obra eskasez, muntadura batzu herdoilak jaten ari, umitateak ere makurrak eginak, murru ezkina batzu lehertzen hasiak eta hola...  Herria   2001-04-26

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus