Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezkilatxo iz ezkila txikia.

Gau-mahaian zilarrezko ezkilatxo bat zegoen eskueran: astindu egin zuen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 12. orr.

Jaungoikoak belarri zolia dauka eta oso ondo entzuten du baita hurraren tamainako ezkilatxo batez deitzen badiote ere.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 216. orr.

Ondoren, eskopeta berriz kargatu, berriro ezkilatxoa jo eta apaizak, bere onera itzulita, lasai jarraitu zuen meza esaten.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 262. orr.

Ezkilatxo doratuak, elur malutak, aingerutxoak bufandekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 264. orr.

Pedroren seme txikiak zenbat ekartzen zion zenbatzen hasi baino lehen, Martin kalean zen atzera, almazenaren ateko ezkilatxoaren hotsa dantzan, Asuni lehenago zergatik ez zion eskatu eta madarikazioka, iletik behera euri tantak irristatzen zitzaizkiola.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 35. orr.

Ez zen mugitu, hantxe gelditu zen eserita, zilarrezko ezkilatxoa eskuan, Nini iritsi arte.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 12. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus