Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezkertiar (ETCn 5.923 agerraldi; orobat ezkertar g.er.) izond 1 ezkerreko alderdi batekoa edo alderdi baten aldekoa, ideia aurrerakoiak dituena.

Familia ezkertiarrean hazia, gerra garaian erbestera joan behar izan zuen, artean ume, munduan beste asko bezala.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 127. orr.

Bizkaia eta Gipuzkoako eskualde aberatsenetan eta alderdi espainiazale eskuindar edo ezkertiarren artetik egin zuen lehen agerraldia Jelzale alderdiak eta, laster, hor berean erdietsi zituen bere lehen hautetsiak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 125. orr.

Katedraletik ez urrun U.N.E.F ikasle ezkertiarren sindikatuaren egoitza: sozialistak, komunistak, anarkistak han kurutzatzen ziren, eta ere hara joaten gutarteko kristau zenbait.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 95. orr.

Iruditu zitzaidan erakundeetan boterea lortzera iristen diren neurrian zuzenbide laboraletik administratiborako bidea egiten duen jende ezkertiarrez osatuta zegoela bulegoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 83. orr.

Faxismoaren aurka militante ezkertiar zintzoa izan zelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 231. orr.

Zenbait politikari ezkertiar sozialdemokraten artean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 117. orr.

Frantziskotarren jarrera ezkertiarrak zigortu nahi izan ditu Ratzingerrek horrela, bai eta beste erlijio batzuekikiko izan duten jarrera irekia ere.  Berria - Gaiak   2006-01-26

Trantsizio berrian independentismoa eta sektore ezkertiarrak artikulatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-05-16

Erdaldunak ziren, nafarrak, unibertsitateko giro ezkertiar espainolean haziak eta PCEtik pasatakoak edo haren altzoan ibiliak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 93. orr.

New Playwrights Theatre-rekin zuen harremanaren ondorioz, The New Masses egunkari ezkertiarrean idazten hasi zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 9. orr.

Urteetako fraide eta apaizen irakaskuntzak ateo eta ezkertiar bihurtu ninduten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 91. orr.

Batzuk abertzale eskuindar, moderatu, poliki ibiltzearen zaleak, anaia Martin bezala; beste batzuk herrikoiago, jatorrago, ezkertiarragoak, anaia Jesus Mari bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 29. orr.

Oinarrian liberala izan arren, Keynesen teoria oso du gogoko planteamendu ezkertiar eraberritzaileak, alegia, sozialdemokraziak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 57. orr.

Savaterrentzat, berdintasunaren aldeko ikuspegi ezkertiar edo aurrerakoian ez dago "inolako altruismorik, ongi ulertutako berekoikeria baizik".  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 77. orr.

Gurea ez da iraultza ezkertiar bat; gurea iraultza nazionalista bat da!  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 40. orr.

2 (izen gisa)

Ezkertiar dauka bere burua, nahiz aberats okitu bat duen hartua lagun eta president ordetzat, nahiz hitzemana duen ere ez dituela Brasiliaren zorrak ukatuko.  Herria   2002-11-07

Ez da garaiko iraultzaile edo ezkertiar idealista utopiko anakroniko baten aldarrikapena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 126. orr.

Ezkertiar peto-petoa nauk -ekin dio Xerealek.     «Kuskue tanden», 2004 - 196. orr.

Gaztetan euskaltzale, abertzale eta ezkertiar sutsua izan nintzen, baina ondoren gero eta epelagoa.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 25. orr.

Europatik Amerikarantz ihesi zihoazen judu eta ezkertiarrei bisatuak edo pasaporteak lortzeko ardura zuen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 174. orr.

Milizianoekin ibilitakoak, abertzaleak eta ezkertiarrak Bizkai aldera joan ziren antxintxiketan, larrua salbatuko bazuten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 26. orr.

Gure irakasle guztiak laikoak ziren, oso-oso laikoak; ezkertiarrak eta progresistak, oso progresistak beraien ustetan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 92. orr.

Nihilista izan daiteke hitz egokia, bai, ez bainintzen biziki abertzalea (euskarazko eskoletara ez apuntatzea, horren erakusgarri), ezta ikaragarri ezkertiarra ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 91. orr.

Orduan gaztea ONG batean sartzen da edo izatezko ezkertiarra edo modagoko zerbait egiten da zerbait izateko.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 125. orr.

Nik komunistak eta bestelako ezkertiarrak beti izan ditut gogoko, gizalegezko kontua zen niretzat.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 136. orr.

Zerikusirik ez zuen, ordea, ideologia falangistako euskaldunekin edo erreketeekin -hauek ere hamaika izan arren-; ezta gerran sozialisten edo beste ezkertiarren lerroetan borrokatu zirenekin ere.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 88. orr.

Gero etortzen da damua, korromioa, borondate oneko ezkertiar ustekoen barruko diktadorearen piztuera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 22. orr.

Aukera izan dut amerikar eta britainiar kazetariekin, ezkertiar kutsuaren ospea duten batzuk tarteko, hitz egiteko.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 104. orr.

Aitak, gainera, ezkertiartzat zuen bere burua.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 112. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus