Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horien guztien artean baziren aukerako zazpiehun gizon ezkerti; bakoitzak habailaz harria jaurtiki eta ile bat ere jo zezakeen, hutsik egin gabe. Elizen arteko biblia Epa 20,16
25 urte egingo ditu abuztuan, eta atzelari ezkertia da. Berria - Kirola 2004-06-01
Ezkertia eta atzelaria, palak duen jotzailerik bortitzenetakoa da. Berria - Kirola 2004-12-16
Berdin-berdin jo ditzaket eskuinaz zein ezkerraz teknika handia behar duten esku bakarrerako pasarteak, inork ez lidake igarriko ez naizela ezkertia. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 8. orr.
Tomas ezkertia zen, ordea, ezkerti konbentzitua izan ere, eta idatzi ahala eskua pasatzen zuen idatzitakoaren gainetik. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 65. orr.
Era berean -hau da, legez-, borreroa eskuin-ezkertia da, munduko borrero guztiak bezalaxe. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 82. orr.
Eskuin-ezkerti [...]: Eskuineko nahiz ezkerreko poltsikoa trebetasun berdinez husteko gaitasuna duena. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 110. orr.