Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ezkeroztik post -z gero.
Behinola, Makariew hiriak bereganatzen zituen salerosleen bileraren onurak, baina, 1817 ezkeroztik Nijni Novgorodi dagokio abantaila hori. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 81. orr.
Dexente aldauta yagok ha, Ziarsolo yauna oin dala bost urte hil zan ezkeroztik. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 57. orr.
Pazkoak ezkeroztik gordetako sos pizar batzuk ipurdian, klin, klan, klon, apenas izaten genuen besterik mutikotan.-Gabonak ezkeroztik zegok poto zahar hori arasean -esan zidan Gwilymek-. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 228. orr.