Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezkero post 1 -z gero. (aditz baten era burutuaren eskuinean)

Ona izan ezkero, motxak ez du lotsarik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 233. orr.

Jaungoikoa gure alde izan ezkero, ¿nor gure kontra?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 354. orr.

Zailtasunak zailtasun, aukera izan ezkero Gorteetara joango nintzateke.  Berria - Euskal Herria   2004-03-07

Zure aitak agindu ez zuen ba ezer gertatu ezkero Ingoren kargu egingo zela?  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 143. orr.

Aldian aldiko eta tokian tokiko inperioen dogma estuak direla medio, zenbat holako usario eder galdu ote ditu gure Europa zaharrak bidean, nahiz axalez martingala hutsak iduri, sustraietara jo ezkero bostetan milaka urtetako jakintza enpiriko ederra gordetzen dutenak!  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 179. orr.

-Pastilla hau hartu ezkero etzegok lo egin beharrik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 81. orr.

Partikula elementalak puntu infinitesimalak lirateke onenean ere, baina prezisio jakin batekin begiratu ezkero.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 66. orr.

Behin erabiltzen ikasi ezkero, askoz eramangarriagoa da dialektika.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 41. orr.

Han hankarteko zerak dantzatu behar dira, gernubideak eta unibertso ezkutuetako zulo beltzak, eta begia eta hizpidea hankartean jarri ezkero, ez dago bi sexuak berdintzeko modurik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 27. orr.

Galde horri erantzun positiboa eman ezkero, beste egoera batean geundeke berehala.  Berria - Harian   2005-04-02

Mutur ederrak jartzen dizkizute broma bat egin ezkero!  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 70. orr.

2 (bestelakoetan)

Arjel deritzan bere jaioterritik atera zen ezkero, ez du oraindik bataioa hartu beharreko hiltzeko estuasunik izan.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 83. orr.

Paretako irudietan denetatik zegoen, eta irudipena zeukan azken bisita ezkero aldaketak nabarmenak zirela.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 70. orr.

Hala gertatzen da XVII. mendearen azken aldia ezkero, bizitik egindako pintura garatzearekin.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 209. orr.

Oso kezkaturik bainengoen negargarrizko gau hura ezkero.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 403. orr.

Esana baino gehiago ikusia, abuztua ezkero jaitsi da eguzkia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 310. orr.

Emakume urkatua ikusi zuen hartan bezalaxe, ordutik ezkero hainbatetan bezalaxe, munduan krudelkeria nagusi zelako ziurtapena areagotu, indartu eta zabaldu egin zitzaion barnean, gorputzeko hezur-mamiak zartatzerainoxe ia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 33. orr.

Ordu ezkero, tarteka itzuli zen eskolak ematera.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 165. orr.

Freud ezkero ondotxo dakigu esna gaudela ikusten duguna ez dela errealitatearen kanpoko azal urdina baino.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 27. orr.

Ostirala ezkero dabil edanean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 228. orr.

Nola jotzen zuen atean beti kax-kax bere erratz-kirtenarekin, nik gaueko hamarrak ezkero zure ganbaran segitzen baldin banuen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 216. orr.

-Badakizu, jauna -arrapostu zuen gizonak-, zortziak ezkero prezioa aldatu egiten dela. San Rokeak ezkero, lurra beltz!  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 59. orr.

Bere kontramaisuaren burua txikitu zuela liskar batean, eta urkamendia zeukala zain Holandara ezkero.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 137. orr.

Eraikinaren pasabideek hain sare konplexua osatzen zuten, ezen, behin barrura ezkero, inor ezin baitzitekeen handik irten.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 90. orr.

Egoera horretan, albeoloen eta kapilarren artean dauden paretetatik zehar barreiatzen da oxigenoa odolera, eta, odolera ezkero, globulu gorrietako hemoglobina-molekulek harrapatzen dute berehalaxe.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 168. orr.

Idazkera biguina, ixurbera, argia du... behin eskuetara ezkero txoratzen du Joannatéguy-k.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 5. orr.

Ez naiz honetara ezkero begi-bistakoa ukatzen hasiko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 113. orr.

Horretara ezkero, erraza zen dignostikoa: ferro-zerioa zen, pizgailuen harritxo arruntak eginak diren aleazioa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 191. orr.

Behin hartara ezkero, gainera, makurragoa zen Kristinaren zaletasunarenganako arretarik den mendrena erakustea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 193. orr.

Berniz bat sustantzia egongaitza da definizioz: hain zuzen ere, bere karreraren puntu batera ezkero, solido bilakatu behar du.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 278. orr.

Eta behin honaino ezkero, mundu gertatuko zoriontasunaren antioinetan, ohartzen naiz hemen ere ez dela gauzarik gertatzen, eta eguzkia eta ilargia bera ere odoletan etzan direla alfergurak menderaturik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 132. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus