Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ezkerkada iz ezker esku edo oinez jotako kolpea.
Nihatek egindako bi jaurtiketa eta Garridok urrunetik jotako ezkerkada bat izan ziren aukera bakarrak. Berria - Kirola 2006-03-12
Itxura ona zuen lehiak, baina Bartzelonak berehala erakutsi zizkien hortzak txuri-urdinei: Van Bronckhorstek aurrena, urruneko ezkerkada batekin, eta Eto'ok gero, eskuin aldetik egindako barnekaldi bizi batekin. Berria - Kirola 2006-03-19
Paretara arrimatzen den ezker kolpe ahul horietako bat, ezkerkada baino. Berria - Ekonomia 2004-03-30
Mark Gonzalezek ere bitan jaurti zuen arriskuz, baina lehen ezkerkada Casillasek gelditu zion, eta bigarren eskuinkada gora joan zitzaion, area ertzetik. Berria - Kirola 2006-04-09
Dionisosen ezkerkada. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 205. orr.