Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ezkerburu iz muturreko ezkerra.
Liga Komunista Iraultzaleak agertzen du ezkerburuan bere zerrenda. Herria 2001-02-01
Ezkerburuko politikariak aise urrunago ere doatzi, desafioka bezala nolazpait bai gobernuari eta bai Chirac presidentari. Herria 2005-06-16
Ezkerburuko bi hautagai agertzen dira Baionan, Francis Charpentier eta Evelyne Damestoy. Herria 2004-02-26
Xabi Larralde abertzaleak eta Francine Endewelt ezkerburukoak beren xede eta arrangurak orroitarazi dituzte. Herria 2001-03-22
Bainan ezkerburukoak baztertuz edo bederen utziz gomitatu gabe… Eta komunixtak hasarre, egiazko batasun bat sustatzekotan, ezkerraldeko guziek behar luketela gomita, deus berexkuntzarik gabe… Hortaz ari dira eztabadan. Herria 2005-12-29