Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezkeldu, ezkel(du), ezkeltzen 1 du ad begiez mintzatuz, okertu.

Osasun kalea irakurri ahal izan nuen, begiak ezkeldu eta idazpuru batean.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 78. orr.

2 okertu.

Lo-gutizia izugarriak sareetara tirriatzen zuela zirudien eta, buru astuna papora ezkelduz, tu malgua ezpainetarik isurtzen zitzaiola, zurrunga larriak eroaten zuen amatxi.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 192. orr.

Zu joanez geroztik, Euskal Herria anitz aldatu da, ez guk nahi bezainbat, baina aldatu da -kamera ezkelduz mintzatu zen Agata.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 305. orr.

Basotik arrastaka irten, gosez eta bakardadez ezkelduta, eta topatu zuen lehenbiziko atzeko atea jo zuen beltzen esparruan Wilmingtonen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 183. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus