Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezkel (orobat ezkail g.er.) 1 izond begiez mintzatuz, okerra.

Petronio txikia zen, beltza, eta begi batetik ezkela.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 64. orr.

Bere Begi ezkelaz so geratzen zitzaien eta zehazki atzematen zituen haien manerak eta haien azpijokoak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 65. orr.

Elizaren atean direnek begi ezkailaz behatzen zaituzte.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 296. orr.

Nire aurrean ate bat zabaldu eta zur eta lur gelditu nintzen, hainbeste denboraren ostean bat-batean Bandi Citromen begi ñimiño eta ezkelak ikusi bainituen nire aurrean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 246. orr.

2 begi-okerra.

Bikote horrekikoa ez al nuen bukatu, hara non konturatzen naizen Gaetanok neskato ezkel bat aukeratua zuela beretzat, edo beharbada neskatoak aukeratu zuela bera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 146. orr.

3 begi-ezkel izond begiak ezkelak dituena.

Erdi itsua izan daiteke bat, miopea, begi-ezkela... bista ona eta ikusi ezina daukanari bakarrik pasako zaio oharkabean baserriaren laudorioak ez dituela ia inoiz baserritarrak egiten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 129. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus