Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zeren nondik aurrera jo dezakete ezkatadunek, urak tokirik utziko ez balie? Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 53. orr.
Begira lehen-lehenik animaliei; horrelaxe sortuak direla ikusiko duzu basapiztia mendikoiak, horrelaxe gizateria eta horrelaxe, azkenik, ezkatadun isilak eta hegalari mota guztiak. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 157. orr.
Urak amore ematen eta bide likidoak zabaltzen omen dizkie ezkatadun distiratsuei, arrainek atzean tokiak uzten baitituzte, eurok aldendu ahala ura etor dadin. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 53. orr.
Inoiz baino iheskorragoa antzeman nuen gorputz ezkatadun eta lizun hura, inoiz baino burujabeagoa. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 58. orr.
Hori ez dela askotan ikusten kartzinoma ezkataduna kentzeko egiten diren ebakuntzetan. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 43. orr.
Horra gainera gizateria, eta ezkatadun animalia igerilari isilak eta azienda gizenak eta piztiak eta hegazki koloretsuak. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 117. orr.
Gizakiak baino altuagoak eta gorpuzkera handiagokoak ziren, adar-ezkatadun kota estua beste arroparik ez zeramaten. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 209. orr.