Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezkata 1 iz arrain eta narrasti batzuen azala eta hegazti batzuen hankak estaltzen dituzten xafla txiki gogorretako bakoitza.

Uretako piztietatik, hegalak eta ezkatak dituzten guztiak jan ditzakezue.  Elizen arteko biblia   Dt 14,9

Hegatsak ditu, eta ezkatak, arrainek bezala.  Berria - Gaiak   2006-04-07

Hegalik eta ezkatarik ez duten uretako piztiak debekatuak dituzue.  Elizen arteko biblia   Lb 11,12

Izokina, zilar landua iduri, ezkatak metal leunduan gubilez joka eginda dauzkana; korrokoia, ezkata handiagokoa, eta zakarrago zizelatua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 147. orr.

Rhineko zamoak kutxetatik ateratzen ari ziren, kolore urre arrexkakoak, eder-ederrak beren gorrixkatze metalikoekin, haien ezkaten xaflek brontzez estalitako esmalte banakatuak ziruditela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 149. orr.

2 irud/hed

Bat-batean, begietatik ezkata bezalako batzuk erori zitzaizkion eta ikusten hasi zen berriro.  Elizen arteko biblia   Eg 9,18

Psoriasia dermatosi kronikoa da, eta ezkata zuriz eratutako plaka gorriak dira ezaugarri nagusiak.  Berria - Gaiak   2004-03-14

3 (hitz elkartuetan)

Esku baten gainean, hatz txikitik hurbil, sardinzar ezkata bat zeukan, han nakar orban bat ipintzen ziona.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 115. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dira ezkatak (3); eta ezkata (3); eta ezkatak (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus