Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egia da gurea fabrika bat dela eta ez duela ohiko ezkaratz batek bezala zenbakia jarrita. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 108. orr.
Zuhurra izan naun, eta ezkaratz batean atera dinat dirua patrikatik, bizartegira sartu baino lehen. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 106. orr.
Ustezko erasoa Gasteizko Tomas Zumarraga Dohatsuaren kaleko ezkaratz batean gertatu zen, eta lekukoek eman zioten abisua Ertzaintzari. Berria - Euskal Herria 2004-12-28
Ezkaratze batetik, kapusaia zeukan emakume bat keinuka ari zitzaion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 538. orr.
Portu-hiri guztietan bezala, Triesten ez zen ostaturik eta apopilo-etxerik falta, leiho eta ezkaratz askotan ikusten ziren eskuz idatzitako iragarki txikiak, batzuk alemanez eta ingelesez, oheak eskaintzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 225. orr.
Bazen, bada, landetxe handi hartako beheko solairuan ezkaratz bat sekulako zabala iruditzen zitzaidana. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 84. orr.
Aurretik beste emakume batekin saiatu zen: etxeko ezkaratzean bere atzetik sartu zen; besotik heldu, aurpegian jo eta galtzak jaisten saiatu zen. Berria - Euskal Herria 2004-12-23
Gure herriko ohitura malapartatua da, inor hiltzen denean, zenduaren argazkia eta datuak hil-ohar batean bildu eta jartzekoa herriko ezkaratze guztietan. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 88. orr.
Hotelaren ezkaratzean zuhurtasunez behatzen zizuten gizonezkoak eta emakumezkoak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 121. orr.
Hotel Suisse-ren hallean (barka: ezkaratzean), belus, erditzal eta errezelazko oasi anakroniko hartan, zain neukan Martini doktore zelakoa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 148. orr.
Ritz-eko ezkaratzean eskegita egoten zen argi-armiarma itzela. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 118. orr.
Etxe-orratzaren ezkaratzean, asiar, europar ala ipar-amerikar jaunttoak agertzen ziren: maleta beltza, soineko dotorea, 'pastel' kolorezko ttattarra, betaurrekoen gibelean begirada seriosak, arranguratuak asmatzen ziren. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 209. orr.
Ezkaratzean, igogailua etorrarazteko botoia zanpatu nuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 284. orr.
Kalera irten orduko, ezkaratzean, batera eta bestera begiratu zuen, kanpora buru erdia bakarrik ateraz. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 238. orr.
Gela bateko atea zabaldu zen, eta bi osaba, sekulako beldur-ikara eragiten zidatenak, ate haren atzean zaratak eta argiak itxirik, ezkaratzean hara-hona ibiltzen hasi ziren. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 85. orr.
Botak ezkaratzean kenduta igo zen bigarreneraino, zura ez zikintzeagatik. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 248. orr.
Irisarrik, salan izekirik zeuden argimutiletako bat harturik ezkaratzera jaitsirik, atea ireki eta lau bisitarirekin topo egin zuen, lauak kapa jantzirik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 113. orr.
Itxoin zuen pausorik aditzen ez zen arte, eta, ateratzekotan zela, atso bat jaitsi zen ezkaratzera eta atea giltzaz eta morroiloz itxi zuen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 173. orr.
Telefonicako liburukotea hartu eta Nafarroa etorbideko 20. ezkaratzeko bosgarren pisuko helbideari zegokion izena begiratzea erabaki zuen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 190. orr.
Sukaldeko berotik ezkaratzeko hotzera. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 11. orr.
Ezkaratzeko leihoko berina puskatu zuen eta gorputza zimardikatuz, handik karrikara herrestatu zen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 56. orr.
Ezkaratzeko ate astuna. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 182. orr.
Begiradarekin segitu zion Mathildek, harik eta ezkaratzeko ilunpeak senarra guztiz irentsi zuen arte. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 198. orr.
Pareko ezkaratzeko emakumearen bila joatea erabaki zuen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 178. orr.
Krima konplitu zen hilabeteetan odola usnatzen zuen, ezkaratzaren garbitzeko plantatzen zenean, jariakor, mingar eta karats. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 181. orr.
Ezkaratzetik pasatuz sukaldera nindoala, gure etxera zetorren auto baten burrunba entzun nuen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 35. orr.
Etxe horretako ezkaratz gaineko gela zabalean ematen zuten meza. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 12. orr.
Isiltasun hura oinazearen bertze aurpegi bat zen, hurrengo torturaren ataria, infernuko ezkaratza. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 425. orr.
Estación de autobuses delakoaren ezkaratze alimalean sartu naiz, ea zer garraio mota, eta noiz, aurkituko dudan. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 236. orr.
Etxe barruan, lan tresnak gordetzeko erabiltzen zen ezkaratz zabal batean, Carlos ikusi nuen artista itxura zeukan ile zuriko kide batekin hizketan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 418. orr.
Ezkaratz zabal bat igaro nuen ondoren, eskailera igo nuen, eta nire adiskideak esandako atea ezagutu nuen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 167. orr.
Marmol pitzatuzko ezkaratz zabala zeharkatu eta, kaiola itxurako igogailua alde batera utzita, eskaileretatik igo nintzen laugarren solairuraino. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 92. orr.
Arnasa hartu, errebolberra ferekatu (nahiago zukeen benetakoa balitz!), eta zeharkatu zuen ezkaratz dotorea. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 264. orr.
Igogailurik gabeko ezkaratz ilun horietako bat zen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 187. orr.
Ezkaratz ilunean hara eta hona urrats handika bazebilen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 172. orr.
Lucy tupustean aurkitu zen ezkaratz irteeran tapoi bat osatzen zuten dozena bat pertsonarekin. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 204. orr.
· Urrats-hots bizkor, kementsu eta ziurra aditu zen etxe-ezkaratzean; hurrengo, giltza-bira bat sarrailan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 245. orr.
Urratsez urrats egin zuen eguzkiak zipriztinduriko espaloi-bidea, buruarekin han-hemenka gur eginez nola etxe-ezkaratzetan puntu egiten ari ziren auzotarrei hala ostargi-belarren lorategietan makurtuta artatsu zihardutenei ere. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 230. orr.
Etxean dena ezkaratzean egiten zen, txaparen epelean; txapa zahar eta beltza baina garbia beti, amak gauero hondarrarekin eta ozpinarekin garbitzen zuena. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 388. orr.
Gela bakarreko apartamentu goibel bat zen, eta bainugelan metalezko dutxa bat, adreiluzko horma batera ematen zuten bi leiho, eta ezkaratz ezin nanoago bat edarien hozkailu batez eta bi erregailuko gas-sukalde batez hornitua, besterik ez zeukan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 34. orr.
Ezkaratzean jadanik afaririk inondik ere ez dela ageri egiaztatu du, ez mahai gainean, ez hozkailuan, ez mikrouhinean. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 190. orr.
Etxeko gizona nintzenez gero, ezkaratzeko armairutik hirulau gaileta ostu eta salako mahaian eseri nintzen, gailetak jaten. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 16. orr.
Ezkaratzean janaria prestatzen dudan bakoitzean nire bizimodua normala eta arrunta dela iruditzen zait. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 197. orr.