Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezkailu iz Zarboaren familiako arraintxoa, erreka, ibai eta urmaeletan bizi dena (Rutilus arcassi eta Phoxinus phoxinus).

Txikienak ezkailuak ditun, pinttoak amuarrainak, eta sugeantzeko horiek aingirak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 69. orr.

Hagitz janari preziatu omen ziren ezkailuak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 333. orr.

Denbora batean, "Jupiterren muinak" deitzeraino, hagitz janari preziatu omen ziren ezkailuak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 333. orr.

Ume-umetatik etorri zitzaidan mota guztietako zomorroak eta errekako ezkailuak harrapatzeko joera.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 39. orr.

Argizko ezkailuek igeri jarraitzen dute; ezin dira jaitsi beraganaino.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 172. orr.

Hotz-etxolan geratzea erabakitzen du, ilunpeak irents dezan, goiko argi-ezkailuen antzera.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 174. orr.

Datorren urtetik aurrera besterik ez da geratuko Baztan ibaian: berak jango ditu beste guztiak, bertako izokin, loina, amuarrain eta ezkailuak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 172. orr.

Amuarrainak begi bi, sei ezkailuk hamabi.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 204. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus