Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezkai 1 iz ezpaindunen familiako landarea, lurralde epeletan hazten dena, oso usain onekoa (Thymus vulgaris). ik erlebelar.

Ortu jostailuzko bat ere bai, sukalde belarrentzat antolatua: albaka, ezkaia, erromeroa.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 87. orr.

Nire baratzea ikusiko duzu, ezkaia landatu dut bazter guztietan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 194. orr.

Atea ireki, begiak itxi, hamaika usain-belarrek perfumatutako airea biriketaratu -ezkaiak eta erromeroak, salbiak eta errudak, izpilikuak eta berbenak-, besoak zabaldu... eta mundua bere besoetan zeukàn haur txiki bat zela iruditzen zitzaion.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 55. orr.

Anis-belarraren eta ezkaiaren usaina besterik ez zitzaien falta, eta kilkerren zarata, Maures-en edo Estérel-en zeudelako irudipena izateko.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 144. orr.

Txarpot ihiena: ezkai ihiena (landare usaintsua).  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 139. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ezkai landareek bi ertz gris margotzen zituzten bidexkaren bi aldeetan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 291. orr.

Leizeen gainean botanika bitxi eta abantzu ezezagun bat hazi da, Baionako astragaloa, krabelin frantsesa, itsasoko lihoa, pinpinela hostoko arrosa, ezkai hostoko huntza.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 66. orr.

Han Laujarren, non ezkai-esentzia destilatzen baitzuten.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 65. orr.

Oraindik ez du hasi argitzen, haize freskoa sentitzen dute, ezkai usaina baitakar leiho erdi irekietatik, egunsentia iragarriz.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 223. orr.

Burua apaldu eta elikagai erraldoien lokamuts hartara sartu zen, osasun betean eta ezkai usainean emandako egun gozo tristea gogoan zeramala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 296. orr.

Eurian sartu ziren, euren puskak bizkarrean; elizatik pasatu Amabirjinari errezatzeko, eta ezkai eskukada bat utzi zuten limosnatzat.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 119. orr.

Apangotik indioak jaitsi dira euren kamamila-errosario, euren erromero, euren ezkai sortekin.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 117. orr.

Barrukien pabiloiaren kanpoko postuetan luze, ezkai, izpiliku, baratxuri eta tipulatx landak hedatzen zirela zirudien.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 48. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus