Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezkabia (orobat ezkabi) iz larruazaleko eritasun kutsakorra, bizkarroi batek sortua, ezkata modukoak eta ilea erortzea eragiten dituena.

Hola dira herri hortan ikusten ere meningita, tifoida, tuberkulosa, ezkabia eta zer ez oraino?  Herria   2003-06-26

Hara ekartzen dituzten txakurrek pairatzen dituzten gaitzak: hotzeria, hanka hautsiak, gaiztotutako haginkadak, ezkabia.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 186. orr.

Baina begiratu: ezkabia dut!  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 102. orr.

Egiptoarrak jo zituen bezalako zauri zornatsuz eta erlakizten, sarna eta ezkabiaz joko zaituzte Jaunak, eta sendaezinak gertatuko zaizkizue gaitzok.  Elizen arteko biblia   Dt 28,27

Apaizak ezkabiak jotako aldea miatzean, azalekoa baino sakonagoa ez dela eta ilea ez dela belztu ikusten badu, aparte edukiko du gaixoa zazpi egunez.  Elizen arteko biblia   Lb 13,31

Ezkabia azalean zabaldua duela egiaztatu ondoren, ez du ile horirik ba ote duen aztertu beharrik; gaixoa kutsatuta dago.  Elizen arteko biblia   Lb 13,36

Apaizaren ustetan ezkabiak bere hartan jarraitzen badu eta haren tokian ile beltza hazi bada, ezkabia sendaturik dago.  Elizen arteko biblia   Lb 13,37

Ikusten badu azalekoa baino sakonagoa dela eta ilea horitua eta bakandua duela, kutsatutzat aitortuko du; ezkabi-kasua da, buruko edo bizarreko legena.  Elizen arteko biblia   Lb 13,30

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus