Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horazio laguna, galdua nauk; hik bizirik dirauk: emaiek enekin ene kausaren berri ezjakitun direnei. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 228. orr.
Ikerkuntzaren eta zientziaren mende honek ekarri digun aurkikuntza nagusia, ziur asko, zera da: ezjakitun garela, sakonki ezjakitun, izadiaren zer-nolakoaz. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 196. orr.
Luzaro pentsatu dut nik esandakoaren ezjakitun zinela, ez bainekien nik zuk zer esan zenuen. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 196. orr.
Zeren, a ze barre-algarak egin izan ditugun anaiak eta biok, hainbat jende bihotzoneko bezain egiaren ezjakitun gu bion arteko antz izugarriaz ohartzen zirenean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 119. orr.
Arrazoi osoz esan ohi da, beraz, ezein diziplinatan ezjakitun direnen arimak eta eskolatu gabekoak baraurik eta gose antzean daudela. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 57. orr.
Beharrik, dela durduzaturik zelako, dela ezjakitun zegoelako, edo atxikiagoa zelako erantzunari gutunari berari baino, eta bide horretarik ezin eskura baitzezakeen, ez zidan deusik aipatu. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 192. orr.
Ez zion, beharbada, aurre egin nahi ezjakitunen sinesgogortasunari. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 148. orr.