Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ugazabandrearen hitzetan kexu kutsua antzeman duk, hire ezjakitea iraingarri balitzaio bezala. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 104. orr.
Faltsutasuna ez da gabezia absolutua (Izpirituentzat ezen erraten baldin badugu tronpatzen direla edo oker dabiltzala, ez dugu horrelakorik egiten Gorputzentzat); ez da ere ezjakite absolutua, ezen, gauza ezberdinak dira ezjakitea eta oker ibiltzea. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 191. orr.
Ezjakitearen agonia jasan ezinezkoa gertatu zitzaidan azkenean, eta arduraz mugitu nintzen aurreraka, luze-luze besoak eta begiak beren zuloetatik atera beharrean, argi-izpi meheren bat atzemateko itxaropenaz. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 100. orr.
Bi munduak eta gauzen unibertsalitatearen jatorria bereiztea, honen egiazko ezagutza ezjakite jakintsuan dagoelarik. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 82. orr.