Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Halako eragina dauka ohiturak, non sendoena den lekuan, geure geurezko ezjakintza estali ezezik, bere burua ere gorde egiten duen; eta badirudi gainera egon ere ez dagoela, hain zuzen erraietaraino sartua dagoelakotz. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 302. orr.
Ihardespenen anbiguotasunaren arabera buru-belarri, sutsu, ezjakin, ezjakintzak dakarren harrotasunez, gure gurasoak berak hiltzeko prest gara. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 103. orr.
Hartan sinestea superstizioa da, ezjakintzan oinarritzen baita, zeinaren ondorioek gizakien bizitzara larritasuna dakarten. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 8. orr.
Aztertu nor den Jainkoa, bere kontra egin baitut bekatu, eta haren tasunak ene kontrakoekin erkatu: haren jakinduria ene ezjakintzarekin, haren ahalguztiduna ene ezerezinarekin, haren zuzentasuna ene okerkeriarekin, haren ontasuna ene txarkeriarekin. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 67. orr.
Nire ezjakintzaren kontzientzia (hau aldi berean beharrezkotzat ezagutzen ez denean) nire azterketak bukatzearen kausa baino gehiago hauek iratzartzearen benetako kausa da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 259. orr.
Alferrikako egitasmoa da, ordea, guztiz zalantza hauetan geratzea eta bere ezjakintzaren uste osoa eta aitorpena egitera aholkatu nahi izatea. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 259. orr.