Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezjakin (ETCn 566 agerraldi) 1 izond irakaskuntzarik hartu ez duena; zerbaiti buruz ezer gutxi dakiena. ik eskolagabe.

Tamalez, badira gizaki ezjakin eta zentzugabeak, hau hitzez hitz ulertzen dutenak, eta esaten ere dutenak eurak natura jainkozkoan antzaldatuko direla.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 108. orr.

Jende ezjakinak ez daki beste inork gauzak beraiek baino hobeto egin ditzakeenik onartzen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 328. orr.

Modu hau egokiagoa da jende ezjakin edo eskolagabeentzat.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 41. orr.

Edozein rabbi arrunt eta ezjakinek, haiek aztertzean, ez zuen hor inolako zailtasunik aurkituko, eskolagabeak eta izatearen naturari buruzko ikasketarik ez duenak ez baitio ezinezkoari ere sinesgaitz irizten.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 33. orr.

Gure oroimena gizon ezjakinena da, denboraren poderioz moteldua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 278. orr.

Kaiku alaena, ez hago hire herriñoan, hire moldeko laborari ezjakinez inguraturik.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 46. orr.

Flora, ezjakina izanik, besteren kultura alferrikako petralkeria iruditzen zaien horietakoa zen, gajoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 380. orr.

Behin eta berriro bere burua "ezjakin eta eskolagabe"tzat jotzen du Frantziskok.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 36. orr.

Kaiku alaena, ez hago hire herriñoan, hire moldeko laborari ezjakinez inguraturik.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 46. orr.

Ezjakinek ez dute arazo zailetan sartu behar.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 81. orr.

Ezjakin naiz kontu horretan.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 113. orr.

Ezjakinak ginen, oso, sexu kontuan.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 138. orr.

Arranguraz kontatu zion zein ezjakinak ziren inguruko lurjabeak; zein gutxi arduratzen ziren beren mendekoez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 448. orr.

Ezjakina eta sinplea izan arren, kontenplazioaren goieneko gailurretara igo zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 752. orr.

Norbaitek esango dit agian hemen: dakizuna erakusteko ohitura duzu, ezjakin horrek; eta dialektikari buruz ez al duzu deus ikasi?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 52. orr.

Pentsamendu galaraziaren aroan, munduak ezin bizizko putzu hiper-informatua bihurtzeko martxa daraman honetan, ezjakintasun jakintsua edo jakinduria ezjakina da pentsamenduaren eta adimenaren helduleku bakarra.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 38. orr.

Azterketak egin eta gero astakirten ezjakintzat nindukan maisuak.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 63. orr.

Lehengo batean oraindik oso ezjakina naizela esaten aritu ginen; horregatik, hurrengo egunetik bertatik eroaren moduan hasi nintzen ikasten.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 50. orr.

Uste zuen arrunt ezjakina nintzela ala iduritu zitzaion hartaz trufatzen nintzela? · Jainkoaren asmoaren ezjakin, munduko ospe hutsala irabazteko balentria handienak egingo zituela agindu zion bere buruari.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 18. orr.

Organo gutxiago bagenitu, gauza zoragarri eta berezi askoren ezjakin izango ginateke, baina organo gehiago bagenitu, frogatu ahal izateko biderik ez dugunez inoiz sumatu ere egingo ez ditugun ezin konta ahala gauza aurkituko genituzke gure inguruan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 248. orr.

2 (adizlagun gisa)

Ez izan beldurrik zeuen buruak txiki eta ezjakin ikusten badituzue.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 513. orr.

Uste genuen bere ahizparen gaixotasunaz jabetu gabe zegoela, ez zela konturatu aurreko gauean etxean izandako zalapartaz, eta ezjakin jarrai zezan nahi genuen, ohizko bizimodua egiten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 23. orr.

Erabakia hartzen dugun unetik hasten gara prestatzen, eta, bederatzikoa ordez, hilabete bakarrekoa balitz ere itxaronaldia, igual-igual harrapatuko gintuzke: ezjakin eta prestatu gabe.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 26. orr.

Imanoli ez nion zuzenean galdetuko, ez nuelako bera baino ezjakinago agertu nahi.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 10. orr.

Urdaileko minbiziagatik hilzorian eta oinazez zegoela, morfina xiringak aringarri bakar, emeki-emeki iraungi zitzaion bizia, zuen gaitzaz ezjakin.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 73. orr.

3 (izen gisa) jakinduriarik eza.

Gure baiespenik gabe diot, hau da, egiten duguna egiazkotzat hartu gabe, egiari buruz gure ezjakina aitortuz, baina hala ere, egin egiten dugu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 45. orr.

Testuan arkituko dituzun iluntasunak, beraz, ez dira guztiak itzultzailearen ezinak edo ezjakinak eragindakoak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 22. orr.

Ez dakizu ezer ala deus ez jakitea bera ere zure ezjakinaren atal bat da?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 55. orr.

Gidaria-n maiz ageri dira era honetako aldarriak, egileak hainbeste ezjakinen harrokeriaz eta hantuste irrigarriez sentitzen zuen gaitzespenaren isla gisa.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 239. orr.

Hitzek inon ikasi gabeko jakite bat dakarte berekin, ezjakinak edo jakinezak gozatutako jakite bat, eta hargatik dira pentsamenduaren ama eta ume, arrazoiaren inude eta titi-ume.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 290. orr.

'Anakroniko hitzaren antzera esaten da anatopikoa,' esan dit, aurpegian ezjakina igarri didanean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 56. orr.

Cumbanchear? -jarraitu zuen Taniak nire ezjakin aurpegia ikusirik-.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 156. orr.

4 pertsona ezjakina.

Ezjakina harroa da.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 257. orr.

Ezjakin galantak dira, dena nahasten dutelako.  Berria - Euskal Herria   2004-02-13

Ni ezjakin gizajo bat besterik ez naiz.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 130. orr.

Ezjakinak ezagutu du, beraz, jakituria.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 141. orr.

Hau da Jainkoaren borondatea: zuek, on eginez, zentzugabe eta ezjakinak isilaraztea.  Elizen arteko biblia   1 P 2,15

Ikusten dudanez ezjakinak eragin handiagoa izaten duela jakintsuak baino.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1450. orr.

Errazagoa baita asko dakienari ezer ateratzea, ni bezalako ezjakin bati baino.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 97. orr.

Gertagaitza noizbait gertatzen denean, ez dago horretan inolako goragotasunik edo antzekorik, ez miraririk, ez beste ezein ixtoriorik, ezjakinek horrelakoak hain atsegin dituzten arren.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 30. orr.

Psikiatrak dena daki, hau da, Dena Dakienaren Gaitzak harrapatua dago, eta gaitz horren sintometako bat da oraintsu ezjakin jakintsu baten ahotik ikasi dudan honako hauxe: "dena dakienak gezurrak ere jakiten ditu".  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 34. orr.

Zu ezjakin hutsa zara.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 55. orr.

Esaten zuten ni eta nire arrazako eskaleak ezjakin hutsak ginela eta ez ginela inoiz eskolan egonak.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 108. orr.

Ezjakinen artean bizi den gizon librea, haien faboreak saihestera lehiatzen da ahal bezainbat.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 503. orr.

5 ezjakinean jakin gabe.

Erregina, jakinean ala ezjakinean, argi ematen ari zitzaion Garrüzeko kapitainordeak bizi zuen ilunari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 76. orr.

Lapurretaren etekina jasotzen duenak ezjakinean jaso dezake mila kasutan; lapurra, ordea, beti da errudun.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 257. orr.

Badakit, senideok, ezjakinean jokatu zenutela zuek, bai eta zuen agintariek ere.  Elizen arteko biblia   Eg 3,17

Jainkoak ezaguna du hauen santutasuna, nahiz eta anaiak eta gizon-emakumeak zenbaitetan ezjakinean egon.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 345. orr.

Esaneko seme-alabei dagokienez, ez jarraitu ezjakinean bizi zineten garaiko grina txarrei.  Elizen arteko biblia   1 P 1,14

Zein da bada ustez ezjakinean egin dudan eta hainbertzeraino haserretu zaituen makurkeria hori?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 423. orr.

Ezin ezjakinean errenditu.· Hola ez ginuen auzibiderik elgarren artean eta hori ere zerbait zen baina enetzat nekea hastean, ene ezjakinean.  Herria   2001-10-25

Kontalariak "garai hartan dena zen posible"ka ekitea, kasu, ez da pose hutsa, ez da posea bakarrik; bada hor beraren gainetik -beraren ezjakinean- dabilen jakituria puntu bat.     «Kuskue tanden», 2004 - 31. orr.

Ene ezjakinean, zure antzeak du, izarrak gau ilunenean bezala, bizi ere biziki ñirñir egingo.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 221. orr.

Jainkoaren gizona urruti zegoela eta haren ezjakinean, etxe bat eraiki zuen korrika eta presaka kapitulurako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 316. orr.

Senarraren ezjakinean beste gizon batekin sexu-harremanak izan ditu eta kutsaturik gelditu da.  Elizen arteko biblia   Zen 5,13

Hara, ikus tripazain hau, zuen ezjakinean oilasko-haragiz bapo jarri dena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 215. orr.

Hartan, Jainkoaren probidentziaz, guztien ezjakinean norbait azaldu zen, beharrezko janariak ekarriz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 217. orr.

Ziurtzat hartu izan dute, beraz, Jainkoen judizioek gainditzen dutela urrundik gizakien ulermena; eta kausa hori bera askiko zen egiaren ezjakinean uzteko gizaki guztiak, sekulako, Matematikak ez balie haiei erakutsi beste egiabide bat, ez xedeez baina bai esentziez eta itxuren propietateez arduratzen dena.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 109. orr.

6 ezjakinarena egin

Nik, alarma piztua, ezjakinarena egin, eta ezetz erantzun diot.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 98. orr.

Bazekizkiat buruz salmoetako zenbait bertso; jakintsuarena egingo diat, beraz, hark ezjakinarena egin duenez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 400. orr.

Arimak ezagutzen duen ezagutzaren aurrean ezin baitu ezjakinarena egin.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 306. orr.

Bazekien bere aitak zer nahi zuen, baina ezjakinarena egiten saiatu zen. Arrotza baldin bada, ezikusi edo ezjakinarena egingo dugu, baliteke.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 56. orr.

Disimulatzen ahalegindu nintzen, ezjakinarena eginez. -Ez egin ezjakinarena.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 149. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus