Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezinkizun iz ezinezko gauza.

Lehengo gorri hura zuritu egin da kolpera, biluziak jantzi, gustuko xokoño eta toki sakratuenak -nere barne produktu gordinenaren jomuga izanak- aldapa latz bilakatu, eta haietan obratzen ziren eginkizun eta egingurak ere ezinkizun beltz dira orain, Erabakiaren bortxaz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 201. orr.

Itz batean esateko, euskerarentzat, idazle antzetsuaren eskuartean kultur-tresna gertatzen danean, ezinkizunik ez dagola argi erakutsi digu.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 123. orr.

Sentitu nuen azkenik zu ez maitatzea eta zu ez bertze nehor maitatzea berdin zirela niretzat ezinkizun.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 169. orr.

Bi gorputzek, beren biluztasunaz harrituak bezala, beren neurriko aritmetika binario ttiki bat asmatu dute eta -paperezko teorietan ezinkizun dena- deduktiboki osabete, eta, hori aski ez dela, bukaera post-axiomatiko asebetegarri batez errekurtsiboki bedeinkatu, biak goxoki, unibertsitateko arratsalde urduri haietan bezalaxe.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 231. orr.

Bata bestea bezain ezinkizun dira bi oroitze horiek, hala jaiotzarena nola heriotzarena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 293. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus