Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Josemari ene atzean zegoen badaezpada, bere aitaren gorputz handia ezinka zegoen artean hantxe bertan, ondo ikusten uzten ez zigula pregoia. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 25. orr.
Estatu Batuetako armada boteretsua ezinka ibili zen Asiako herri hartan, eta hantxe utzi zituen bere 50.000 soldaduez gain beste milaka eta milaka vietnamdar hilik. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 45. orr.
Bakardadearekin muturbelzturik jarri nau itsuski, ezinka eta muzinka, ez norterik eta ez konorterik dudala kasik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 200. orr.
Ez da kontzientziaren azpitik airatzen hegaldaka; kontzientziatik, kontsignapetik, agindupetik mintzo da ezinka. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 16. orr.
Hiztun baldarra semantikaren beldurrean bizi da, semantikaren kartzela edo putzu sakon eta ilunean; handik hegatzen da ezinka beti, sekula ez hotsetatik eta beren josi-urratuetatik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 69. orr.
Guk, ostera, su beldurgarriaren ondoan, hi haustuaren gainera ase ezinka negar egingo diagu eta betiko samin hau kentzeko egunik ez zaiguk iritsiko. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 217. orr.
Tripak orroka, loarekin bat egin ezinka zebilen X, behatz puntetan kilimak nabaritu zituenean. Berria - Kultura 2004-10-30