Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Herrialde horietan gerra, liskarra eta ezinikusia eguneroko ogia da. Berria - Harian 2005-01-04
Jende gaizkilearen ezinikusi horiek, ez al daude ezin hobeto irudikatuta zorne urdinaren baziloak eta bakteridia karbunkosoak elkarrekin duten aurkakotasun menderaezinean. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 130. orr.
-Tira, bazen ezinikusia elkarren artean, bai. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 270. orr.
Hara norainokoa den haiek nireganako duten espa eta ezinikusia. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 127. orr.
Begi maltzurrak zituen, so egiterakoan munduarekiko ezinikusia barreiatzen zutenak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 186. orr.
Denon arteko batasuna bilatu beharra dogu nahitaez, desberdintasun eta ezinikusi guztien ganetik. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 60. orr.
Hispanoamerikarrei diedan ezinikusi berbera diet haien literatur lanei. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 206. orr.
Ezinezkoa izango zen azaltzea zein ziren gure arteko ezinikusi haren zergatiko zehatzak: nik ere gorroto nuen eta ez nuen inongo arrazoiren edo aitzakiaren beharrik horretarako. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 89. orr.
Ezinikusi horiek ez ziren samurrak izan. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 63. orr.
Fede zaharraren zamaz libraturik, aurre egin ahal izan zien ingurukoen ezinikusi, destaina eta zitalkeriei. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 242. orr.
Ingurukoaren kontrako ezinikusi hori, gezurra balirudike ere, erlijioetan izan ohi da nabarmenena, ideologia politikoa deitzen zaion erlijioa barne. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 201. orr.
Hurrengo mendean, San Bernardok Abelardori zion ezinikusian antzeko problema antzeman dezakegu: [...]. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 65. orr.
Etxeari zion ezinikusi honetan ez zegoen amorrurik, ez itolarririk, ez irrikarik beste nonbait egoteko. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 164. orr.
Gizon bortitz, harro, asmo txarrekotzat zeukaten, denen ezinikusia erakartzen zuena. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 229. orr.
Etxeari ezinikusia ziola pentsatu zuen, haserre hits horixe sentitzen dute gizonek batzuetan. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 163. orr.
-Ongi -esan zuen-, atsegin dut ezagutzen ez dudan jendea; ezagutzen ez badut, ez diodalako ezinikusirik. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 37. orr.
Ezin ote dut neure diruaz nahi dudana egin? Ala ni ona naizelako ezinikusia didazu? Elizen arteko biblia Mt 20,15
"Etxeari ezinikusia ziola pentsatu zuen, haserre hits horixe sentitzen dute gizonek batzuetan. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 163. orr.
-Ongi -esan zuen-, atsegin dut ezagutzen ez dudan jendea; ezagutzen ez badut, ez diodalako ezinikusirik. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 37. orr.
Hasieran halako ezinikusi moduko bat sentitu zuten bata bestearekiko, baina hura aspaldiko kontua zen, eta orain egiazko adiskidetasunak lotzen zituen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 276. orr.
Halakoak baitziren tigre suerte hartako tigreak, eta nekez oldartzen zirela gizonaren kontra edo etxeko abere eta kabaleen kontra, nahiz eta txakurrei ezinikusi handia zieten. Espero zitekeen elkarrenganako hain ezinikusi handiak erabat ezabatuko zituela kulturalki elkarri eragiteko aukera guztiak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 207. orr.
Joanesek bazekien, basoa herrira bihurtzeko desioz erregearen lege-gizonekin sinatu zen hitzarmenaz geroztik, istilua eta zarraparra besterik ez zela herrian, nekazarien eta karrikakoen artean, bekaizkeria eta ezinikusi galanta baitzebilen bazterretan. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 11. orr.
Horrela amaitu zen ezinikusi luze hura. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 380. orr.
Josuren eta nire lagunen arteko ezinikusi zaharra. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 128. orr.
Ez da erraz izaten Perurenaren zentzumen eta sentimentuetan behazuna ala eztia gailentzen den bereiztea, hau da, idazle batenganako ezinikusi gordina, beste idazlearenganako maitemina baino sentituagoa ote den jakitea. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 9. orr.
Kunderaren fobia antikomunista zegoen tartean; eta fobia diot, jarrera politikotik edo ezinikusi hutsetik harago doan gorroto obsesiboa ageri duelako, ezaugarri patologikoak dituena. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 46. orr.
Iduri luke lehengo ezinikusitik zerbait gelditu zaigula, anitzi bederen. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 179. orr.
Gay jendeari egundoko ezinikusia digu. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 28. orr.
Fizkioari halako ezinikusi bat zion: "Hori dena gezurra da -esaten zuen-, jendea engainatzeko". Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 139. orr.
Enperadoreak teutonieraz mintzo ziren Mendebaldeko lagunekiko elkartasuna aldarrikatzera akuilatu zuen latindar apopiloa, "erromatar" guztien aurkako ezinikusi komunean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 226. orr.
Elkarrekiko ezinikusi honen adibide gisa aipatzen dira, batetik, Liutprando lonbardiar gotzainak Konstantinoplan izandako eginkizunaren kontaketa eta, bestetik, Ana Komnenoren Historia-n egiten den gurutzatuen deskribapena. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 454. orr.
arteko ezinikusi (4); arteko ezinikusia (12); arteko ezinikusiak (8); aspaldiko ezinikusiak (3); eta ezinikusi (6); eta ezinikusia (9); eta ezinikusiak (5); ezinikusi handiagoa (4); ezinikusi hori (3); ezinikusia ziola (3); ezinikusiak baztertu (3); ezinikusiak eta (3); faxistekiko ezinikusia (3); zion ezinikusia (3)