Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ezinezkotasun iz ezinezkoa denaren nolakotasuna.
Gertaera hauek eta Iraken lanik aurkitzeko ezinezkotasunak herritarren haserrea gero eta gehiago hazten dute. Berria - Mundua 2004-03-31
Ezinezkotasunak baitzemaion neskaren irriari ohiz kanpoko balioa. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 81. orr.
Baina ez du inoiz bere borroka entregatuko, bere salbuespen intimoa: kristautasunaren ezinezkotasuna aldarrikatuz sortzen duen barneko kristau forma berezia Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 85. orr.