Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezindu, ezin(du), ezintzen 1 da/du ad nor bere gorputzaz edo ahalmenez baliatu ezinik gelditu edo utzi.

Emeki emeki zangoetarik ezindu zen eta geroztik utzi behar izan zituen kanpo herrietako misioneak.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 169. orr.

Elbarritasunak haginkada txikietan gorputz zorigaiztoko hori ezintzen duen heinean, eriaren inguruko pertsonak bihurtzen dira makulu, esku, beso, hanka, begi, mihi, belarri.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 66. orr.

Izterra ere ongi samar neukan; eguraldia aldatzeko bezperetan, ia-ia ibiltzea bera ezintzeko moduan, hanka osoa guztiz minbera jartzen zitzaidan arren.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 274. orr.

Zoko batean, bertze bi gela zeuden: bata biltoki tipi bat zen, eta bertzea logela bat, aitona Nikolasek bere egin zuena erreumak ezindu zuenean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 29. orr.

Ez ote nauzu ezindu, hala zuri aditzeko, nola zuri ihardesteko?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 502. orr.

Hain zegoen gaitzak ezindua, lehen haurtzarora bihurtua baitzirudien.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 440. orr.

Hala, gaitziturik inor halako jokutria gaiztoz baliatu izanaz bera eri, zahar eta ezindurik egoteaz, hor dio Fortinbrasi gelditzeko agindua igorri.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 79. orr.

Mindurik, ezindurik, gizon abade haren biografia osatzea duintasun afera nuela begitandu zitzaidan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 28. orr.

-Zeharo ezindurik gertatu ziren.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 202. orr.

Ez al duk ikusten ezindua nagoela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 27. orr.

Ezinduago eta gutiago dugu gosea senditzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 130. orr.

2 (era burutua izenondo edo izen gisa)

Nola behar zaio deitu ni bezalako gizon ezindu bati?  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 94. orr.

Pentsa, udako hilabeteetan aita eta ama ezinduak zaharretxean sakatzen ditu, hauen gelak turistei alokatzearren.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 175. orr.

Astegunetan ere korualderaino beterik egoten zen jende behartsuz, gizon-emakume gaixo eta ezinduz, neska-mutil gaixo eta ahulduz, itsuz eta gorrez, mainguz eta herrenez, legenardunez eta izurridunez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 79. orr.

Lau gizonek ekartzen diote hagetan eri ezindu bat.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 216. orr.

Gai zen nire zerebro ezindua hartan suertatzen ziren arazoak ulertzeko.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 123. orr.

Beren buruaz beste egiten dutenak Izpiritu ezinduak direla eta haien izaera arbuiatzen duten kanpoko kausengatik garaituak direla.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 415. orr.

Bere bizkar ari ziren barrez, barrez itotzen, barrez leher gaizto egiten, bere amorru ezinduaren bizkar.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 191. orr.

Gogo ezinduen artekoa bazina, aski zenuke esanda, lan hori zure esku uzteko aukera eman gabe.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 62. orr.

Honengatik ere Segurantza, Etsipena, Bozkarioa eta Kontzientziako ausikia Izpiritu ezindu baten adierazle dira.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 467. orr.

Mugimendu txiki ezindu bat egiten du, burua zorutik pare bat zentimetro jasotzeko adinakoa.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 12. orr.

Baina lanaren ondoren bat-batean eskuak elbarritu zitzaizkion, edozein lanetarako ezindua geldituz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 445. orr.

Aitona Nikolas gero eta eriago eta ezinduago zegoela, gero eta hutsago eta eskasago.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 41. orr.

Neskatxa horrek beso bat ezindua dik, baina ni izanen nauk hemendik aitzina haren besoa eta haren eskua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 570. orr.

Bizkar-alki bat, herbail edo ezindu gazte bat gainean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 113. orr.

Beste batzuetan bikiak bilatzen zituzten, ezindu fisikoak, baita, guztion irrigarri, nanorik baldin balego gure artean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 91. orr.

Nekatuari indarrak berritzen dizkio, ezinduari ahalmena bihurtzen.  Elizen arteko biblia   Is 40,29

2000 bat iheslari gehiago haien ondotik heldu ziren, emakume, haur, zahar eta ezindu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 208. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus