Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezinda (ETCn 426 agerraldi) adlag ezinik.

Goizero, artean herria lainoberaren amaraunetik irten ezinda dagoelarik, taberna ireki eta, beren loaren amaraun lekedatsuagotik brastakoan irteteko pattar kopa bana edo bina hartzen duten langileak sartzen ikusten ditudanean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 11. orr.

Ehunka kamioi zeuden atzo Euskal Herriko errepideetan, bide bazterrean, aurrera egin ezinda.  Berria - Harian   2005-01-27

18.000 bidaiari geratu dira aireratu ezinda greba dela eta.  Berria - Ekonomia   2004-01-20

Bidegabekeria eraman ezinda atera da Condoleezza Rice, AEBetako estatu idazkaria: "adierazi nahi diet munduko musulman guztiei ez dugula koranaren aurkako profanaziorik onartuko".  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 75. orr.

Barretxo bat egin zuen Ritak, elkarrizketa eten ezinik, agur nola esan asmatu ezinda nenbilela konturatu zenean.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 40. orr.

Ezindua utzi zuen, gerritik behera mugitu ezinda.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 113. orr.

Jokatu ezinda daramatza azken asteak, eskuetako minez.  Berria - Kirola   2004-05-19

Zaintiratua sentitu zuen Matiasek biriketan eta arnasa hartu ezinda geratu zen.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 132. orr.

Arnasa hartzeko arterik hartu ezinda nabilela; itota nabilela; ez naizela bizi!!  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 79. orr.

Ni arnasa bueltatu ezinda nenbilen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 122. orr.

Lanik aurkitu ezinda goibeldurik zebilen Arabako herri deslairen batean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 85. orr.

Eta gero, ni mundu zabaleko jende pila hori burutik kendu ezinda, auskalo nongo jende hori dena, eta orain, hona hemen gu biok, bakar-bakarrik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 94. orr.

Luzaz egon zen negar-jarioa eten ezinda.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 131. orr.

Ipurterrerik eta beste ezertan arretarik jarri ezinda, inora ez ninderaman hurrengo minutuaren antsiaz.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 63. orr.

Ados jarri ezinda dabiltza bi taldeak.  Berria - Kirola   2004-07-01

Une batez makalduta nabaritu nituen belaunak, argi gutxiko giro hartan pausoak artez eman ezinda.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 142. orr.

Wood beregana zetorren ziztu bizian, negar-malkoz erdi itsututa; Harryri lepotik heldu zion eta bere buruari eutsi ezinda, negar egin zuen Harryren bizkar gainean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 253. orr.

Hemiplegia batek jo eta erdi elbarri eta ia hitz egin ezinda geratu zenetik.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 115. orr.

Hasperen egin zuen Norak, birikak arnasaz bete ezinda bezala.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 198. orr.

Entzun izan balute gauez zegoelarik ohean bakarrik, iluntasun ospelak inguratuta, begiak bildu ezinda, jira alde batera eta buelta bestera, hasperen larrika, maite zuenaren irudia pentsamenduan, haren izena ezpainetan, orduan harrituko lirateke guztiak, eta tristatu ere bai seguru aski bat baino gehiago.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 19. orr.

Ugazalaba (urduri, gehiago ezinda).  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 98. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahaztu ezinda (5); amaitu ezinda (4); arnasa hartu ezinda (6); asetu ezinda (3); asetu ezinda dabil (3); asmatu ezinda (19); atera ezinda (8); aurkitu ezinda (9); aurre egin ezinda (3); aurrera egin ezinda (8); bilatu ezinda (3); bousses jokatu ezinda (3); bueltatu ezinda (3); buruari eutsi ezinda (3); burutik kendu ezinda (9); du jokatu ezinda (3); egin ezinda (26); egin ezinda gelditu (3); eman ezinda (10); entrenatu ezinda (7); erabaki ezinda (6); eraman ezinda (5); erantzun ezinda (7); erritmoa jarraitu ezinda (3); esan ezinda (4); eta jokatu ezinda (3); eutsi ezinda (9); ezinda aritu (7); ezinda dabil (19); ezinda dabil oraindik (4); ezinda dabiltza (8); ezinda dago (3); ezinda daude (8); ezinda egon (15); ezinda egon da (4); ezinda egongo (3); ezinda eman (4); ezinda eta (4); ezinda gelditu (8); ezinda gelditu da (4); ezinda geratu (21); ezinda geratu zen (8); ezinda geratu ziren (4); ezinda ibili (7); ezinda ibili ziren (3); ezinda ibiltzea (3); ezinda igaro (3); ezinda jardun (6); ezinda jardun zuen (3); ezinda jarraitzen (8); ezinda jarraitzen du (7); ezinda nabil (4); ezinda zebilela (3); ezinda zebilen (4); ezinda zegoen (5); ezinda zeuden (3); gainditu ezinda (8); gainetik kendu ezinda (3); golik sartu ezinda (3); harra asetu ezinda (3); hartu ezinda (18); irabazi ezinda (15); irabazi ezinda dabil (3); irabazi ezinda jarraitzen (4); iritsi ezinda (3); irten ezinda (13); jakin ezinda (4); jarraitu ezinda (6); jarri ezinda (4); jasan ezinda (3); jaso ezinda (3); jokatu ezinda (71); jokatu ezinda dago (3); jokatu ezinda daude (7); jokatu ezinda egon (9); jokatu ezinda egongo (3); kabitu ezinda (5); kendu ezinda (16); konpondu ezinda (3); lortu ezinda (8); mugitu ezinda (8); partidarik irabazi ezinda (3); sartu ezinda (8); sinetsi ezinda (10); sinetsi ezinda geratu (3); sinistu ezinda (5); topatu ezinda (3); ulertu ezinda (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus