Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hola segituz, Lurrean ezinbizia izanen dela. Herria 2002-11-21
Azken batean, arima erdibituak ezinbizia dakarkio gizonari eta, gogoa hain nahasia izanik, ezin, bada, erabakirik hartu. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 176. orr.
Behin desmundu behere hauetaraino amildurik, munduko zorne, ustel, herio eta ezinbizi guztia neuretzat espresuki egina dela sentitzen dut. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 132. orr.
Orain, inoiz izan ez ziren mamu anakroniko horien ordez, bere bizinahia eta ezinbizia heriotzaraino eraman zituen poeta gaztetxo bat behintzat eduki genezakeen, Werther euskaldun bat. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 34. orr.
Koxkortu zenean, zeharo alderraia bilakatu zen Lefcadioren bizitza; arima herratu baten ezinbizia bezainbat, edo ipuin kontalari baten bizimoduko joan-etorri etengabekoa adina. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 122. orr.
Jainkoek inolako arrazoirik gabe esne-mamitan biziarazten dituzten pertsona guztiek bezala, nolabaiteko ezinbizi moduko bat ere sentitzen nian horrenbesteko zorionaren hondo-hondoan. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 175. orr.