Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezinbestekotasun (ETCn 51 agerraldi) iz ezinbestekoa denaren nolakotasuna.

Noraren aitak guztizko fedea zuen patuak erabakitako ezinbestekotasun hartan, baina Norak ez zuen etsipen hura batere gogoko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 48. orr.

Halabeharrari itzuri egiteko ahaleginak berak erorarazten duela narratzailea emakumearekin ezin biltzea agintzen dion zoritxarraren putzuan, horrek adierazten du patuaren ezinbestekotasuna.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 123. orr.

Aldaketa politikoaren premia eta ezinbestekotasuna.  Berria - Harian   2005-01-16

Zigorren ankertasuna ez da delituen galgarik onena, hauen ezinbestekotasuna baizik.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 74. orr.

Ez al ninduen, bada, ezinbestekotasunaren izugarrikeria katoliko hura sinetsi -eta jasan- ezinak fedetik urrundu, eta ametseko eremu zabal hartako bakardadea baino askoz ere gabezia sakonagoa bizitzera eraman?  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 22. orr.

Jainkoaren esentziaren ezinbestekotasunetik beretik dator Jainkoa izatea berebaitako kausa.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 103. orr.

Jainko izaeraren ezinbestekotasunetik, gizaki baten ideiak hunkiturik hartzen dugun aldetik, Natura osoaren ordena deduzitu behar litzateke, hau Hedaduraren eta Pentsamenduaren atributuen arabera ulertzen dugun bezainbatean.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 395. orr.

Heriotzaren nagusitasun eta ezinbestekotasun itzela guztian eta funtsean sentitzera.  Berria - Kultura   2004-09-08

Biharamunean halabeharrez gertatuko zitzaionaren ezinbestekotasun saihetsezina.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 188. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus