Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Balioen ezinbesteko erlatibismoa, haien arrazoi edo fundamentazioaren aldetik azal daiteke. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 40. orr.
Garapen iraunkorrerako ezinbesteko baldintza gisa. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 118. orr.
Errealitate printzipioaren ezinbesteko aplikazioa. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 185. orr.
Arrazoimen hutsaren ezinbesteko arazo horiek Jainkoa, askatasuna eta hilezkortasuna dira. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 33. orr.
Ez litzateke zuzena, bestalde, ezinbesteko tentsio hori bi alternatiba muturrekoen artean erabakitzea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 48. orr.
Gizakiaren esentziak ez du barne hartzen ezinbesteko existentzia. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 123. orr.
Ezinbesteko porrotak era bertsuan ezinbesteko etsipena ekartzen duenean, ospea galdutako gidariek indarra erabiltzera jotzen dute moralki galdutako aginpideari eutsi ahal izateko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 128. orr.
Horretarako, ezinbesteko ikusten du gobernamendu lokalerako zein globalerako partaidetza printzipioa. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 93. orr.
Kultura ezinbestekoa da munduan bizitzeko. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 297. orr.
Eztabaida ezinbestekoa omen da. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 46. orr.
Bazterketa ez da, ordea, ezinbestekoa. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 153. orr.
Gauza bat, ezinbesteko dela irudikatzen dugun bezainbatean, haren existentzia baieztatzen dugu eta, alderantziz, gauza baten existentzia ezeztatzen dugu, hura ez dela ezinbesteko irudikatzen dugun heinean. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 405. orr.
Abertzalearen ikuspuntutik ezinbestekoa baldin bada aldi berean euskaltzale izatea, hori uste dut behintzat, euskaltzalearen aldetik ez da inola ere beharrezko abertzale izatea eta ez da on, gainera, lotura hori horrela egitea. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 118. orr.
Han ikasi zuen gauzarik garrantzitsuena izan zen ezinbestekoa zuela Jakinduria bere bizitzaren sena eta xedea aurkitzeko. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 10. orr.
Antza denez, lana ezinbesteko du gizakiak gizaki oso izateko. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 129. orr.
Ezinbesteko du geziak xedea, baina hari buruz doala da gezia gezien. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 18. orr.
Gauza bat Ezinbesteko deitzen da edo bere esentziarengatik edo bere kausarengatik; zeren eta edozein gauzaren existentzia edo haren esentziatik eta definiziotik edo kausa erazle bat izatetik baitator nahitaez. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 97. orr.
Bakarrik bizi zen amonari guk uste baino ezinbestekoagoa zitzaion katuaren laguntasuna. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 17. orr.
Etorkizuneko egitasmoan, hain zuzen, ezinbestekoa irizten diot lagunarteko hizkera ezagutzeari, lantzeari eta erabiltzeari. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 143. orr.
Euskalkiak eta lagunarteko hizkera baliatzea ezinbestekoa ere gerta daiteke inoiz. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 181. orr.
Horrek ezinbestekoak ditu beste lanabes batzuk, osagarri zein alternatibo batzuk, prozesu ekonomikoei loturiko kostu errealak, hala ekologikoak nola sozialak, jasotzeko. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 50. orr.
Horiek ere ezinbestekoak dituzte egoera eta esparru bakoitzeko hizkera egokiak. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 243. orr.
Administrazioak gure esku jarri dituen baliabideak aski murritzak izan baitira eta ez baitu inoiz ere onartu irakasleez gain ezinbestekoak dituela unibertsitateak beste mota bateko langileak. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 114. orr.
Baina desberdintasun hauek liberalentzat konpongarriak ziren eta kontserbadoreentzat ezinbestekoak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 355. orr.
Zeregin handia, ezinbestekoa eta bazter ezina. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 47. orr.
Aberezain eta nekazarien lanei datxekien aspergarritasun ezinbestekoa. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 161. orr.
Baliabide urriak esleitzeko tresna ezinbestekoa da, eraginkorra baita oso lan horretan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 70. orr.
Bost axola diola gure gorpuzkiekin zer egiten duten, haien patu ezinbestekoa errauts bilakatzea denez. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 322. orr.
Gizakiak sortua eta Naturak eskainia elkarren osagarri ezinbesteko dira, eta hori aintzat hartu gabe ez dago behar bezalako ekonomiarik. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 14. orr.
Amarru bat litzateke orduan poemaren funtsa, baina zer besterik da poesia -eta hizkuntza bera-, amarru ezinbesteko baino? Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 30. orr.
Ona, eta ezinbestekoa. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 37. orr.
Zer egin, bada, giza-euliok, Amaraun ezinbestekoan galdu arte? Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 20. orr.
Horrela ematen zuen egun osoa, zeren, gero eta gutxiagotan mugiarazten zuten soinaren premia ezinbestekoek besterik eskatzen ziotenean izan ezik, gainerakoan itsasoak egunak aurrera egin ahala jasaten zituen aldaketa nabariezinei erreparaka eta beha egoten baitzen. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 50. orr.
Legeak, deritzo Montesquieuk, gauzen naturatik sortzen diren erlazio ezinbestekoen adierazpenak dira. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 106. orr.
Eta zer arrazoi ezinbestekoengatik jokatzen zuten horren burugabe? Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 144. orr.
Ez zioten aukerarik eman gauzakirik ezinbestekoenak ere eramateko. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 523. orr.
baina ezinbesteko (9); bizitzeko ezinbesteko (5); da ezinbesteko (6); egitea ezinbesteko (5); ere ezinbesteko (8); eta ezinbesteko (25); ezinbesteko baldintza (59); ezinbesteko baldintza da (17); ezinbesteko baldintza dela (8); ezinbesteko baldintzak (6); ezinbesteko baldintzatzat (8); ezinbesteko bat (5); ezinbesteko bezala (5); ezinbesteko bihurtu (10); ezinbesteko dela (9); ezinbesteko direla (5); ezinbesteko diren (7); ezinbesteko du (5); ezinbesteko erreferentzia (14); ezinbesteko eta (10); ezinbesteko iritzi (5); ezinbesteko jokalaria (5); ezinbesteko ondorio (5); ezinbesteko osagaia (12); ezinbesteko pausoa (10); ezinbesteko tresna (22); ezinbesteko tresna da (6); hau ezinbesteko (5); hori ezinbesteko (5); ulertzeko ezinbesteko (6); zen ezinbesteko (6)
ahal izateko ezinbestekoa (7); aldatzea ezinbestekoa (5); arteko elkarlana ezinbestekoa (5); aurre egiteko ezinbestekoa (5); babesa ezinbestekoa (7); baina ezinbestekoa (20); baina ezinbestekoa da (11); baina horretarako ezinbestekoa (6); baldintza ezinbestekoa (6); bat ezinbestekoa (5); batasuna ezinbestekoa (6); bermatzea ezinbestekoa (9); berreskuratzea ezinbestekoa (5); bilatzea ezinbestekoa (5); da ezinbestekoa (27); dela ezinbestekoa (6); edukitzea ezinbestekoa (6); egitea ezinbestekoa (41); egitea ezinbestekoa da (21); egitea ezinbestekoa dela (8); egiteko ezinbestekoa (12); egiteko ezinbestekoa da (7); egotea ezinbestekoa (13); elkarlana ezinbestekoa (15); elkarlana ezinbestekoa dela (7); elkarrizketa ezinbestekoa (7); ematea ezinbestekoa (6); ere ezinbestekoa (22); ere ezinbestekoa da (9); eta ezinbestekoa (41); eta ezinbestekoa da (14); eta hori ezinbestekoa (10); eta horretarako ezinbestekoa (7); eusteko ezinbestekoa (5); ez da ezinbestekoa (20); ez dela ezinbestekoa (6); ezinbestekoa baita (21); ezinbestekoa baitzen (5); ezinbestekoa da (644); ezinbestekoa da alde (5); ezinbestekoa da euskal (9); ezinbestekoa da hori (7); ezinbestekoa dela (265); ezinbestekoa dela adierazi (10); ezinbestekoa dela azpimarratu (11); ezinbestekoa dela dio (15); ezinbestekoa dela esan (27); ezinbestekoa dela gaineratu (8); ezinbestekoa dela gogorarazi (5); ezinbestekoa dela iritzi (16); ezinbestekoa dela nabarmendu (6); ezinbestekoa dela ohartarazi (8); ezinbestekoa dela uste (14); ezinbestekoa delako (7); ezinbestekoa den (38); ezinbestekoa dena (6); ezinbestekoa du (27); ezinbestekoa duela (6); ezinbestekoa dugu (11); ezinbestekoa duk (5); ezinbestekoa dute (28); ezinbestekoa ere (7); ezinbestekoa eta (10); ezinbestekoa gertatzen (6); ezinbestekoa iritzi (22); ezinbestekoa iritzi zion (15); ezinbestekoa iruditzen (10); ezinbestekoa izan (43); ezinbestekoa izan da (12); ezinbestekoa izan zen (7); ezinbestekoa izango (110); ezinbestekoa izango da (69); ezinbestekoa izango dela (19); ezinbestekoa izango du (6); ezinbestekoa izaten (7); ezinbestekoa izaten da (5); ezinbestekoa litzateke (5); ezinbestekoa omen (7); ezinbestekoa zaio (5); ezinbestekoa zela (33); ezinbestekoa zen (55); ezinbestekoa zuela (6); ezinbestekoa zuen (13); garaipena ezinbestekoa (6); hartzea ezinbestekoa (29); hartzea ezinbestekoa da (6); hartzea ezinbestekoa dela (15); hori ezinbestekoa (31); hori ezinbestekoa da (14); horretarako ezinbestekoa (18); horretarako ezinbestekoa da (13); ia ezinbestekoa (8); irabaztea ezinbestekoa (15); irabaztea ezinbestekoa dute (5); izatea ezinbestekoa (23); izatea ezinbestekoa da (12); izatea ezinbestekoa dela (7); izateko ezinbestekoa (12); izateko ezinbestekoa da (5); jarraitzea ezinbestekoa (6); jartzea ezinbestekoa (10); jokatzea ezinbestekoa (14); jokatzea ezinbestekoa da (5); laguntza ezinbestekoa (19); lana ezinbestekoa (11); lana ezinbestekoa dela (5); lortzea ezinbestekoa (16); lortzea ezinbestekoa dela (5); lortzeko ezinbestekoa (14); lortzeko ezinbestekoa dela (5); onartzea ezinbestekoa (5); parte hartzea ezinbestekoa (14); sortzea ezinbestekoa (5); zen ezinbestekoa (7); zuen ezinbestekoa (8); zuen ezinbestekoa dela (7)
baina ezinbestekoak (5); dira ezinbestekoak (5); egiteko ezinbestekoak (5); ere ezinbestekoak (7); eta ezinbestekoak (9); eta ezinbestekotzat (6); ezinbestekoak baitira (5); ezinbestekoak dira (57); ezinbestekoak direla (29); ezinbestekoak direlako (7); ezinbestekoak diren (27); ezinbestekoak ez (5); ezinbestekoak izan (7); ezinbestekoak izango (11); ezinbestekoak ziren (12); ezinbestekotzat du (9); ezinbestekotzat jo (146); ezinbestekotzat jo du (26); ezinbestekotzat jo dute (21); ezinbestekotzat jo zuen (70); ezinbestekotzat jo zuten (15); ezinbestekotzat jotzen (55); ezinbestekotzat jotzen du (12); ezinbestekotzat jotzen dugu (6); ezinbestekotzat jotzen dute (11); ezinbestekotzat zeukan (5); guztiak ezinbestekoak (5); hartzea ezinbestekotzat (8); hartzea ezinbestekotzat jo (6); horiek ezinbestekoak (8); horretarako ezinbestekotzat (5); izatea ezinbestekotzat (5); parte hartzea ezinbestekotzat (5); puntuak ezinbestekoak (5)