Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezinbeste (ETCn 3.691 agerraldi; orobat ezinbertze g.er.) 1 iz beste ezertarako ezintasuna; beharra. ik halabehar.

Batetik, beraz, le hasard edo ustekabea, zoria, kasualitatea; bestetik, la nécessité, beharra, ezinbestea, kausalitatea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 105. orr.

Dagoena ulertzea, bere nahitaezkotasuna ezagutzea da, kausa-ondorioen ezinbestea.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 142. orr.

Ez du horrek merezi, nehork horren aurka aipa dezan Erregeren ezinbestea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 114. orr.

Aitak, aldiz, atzera biderik ez duen patu beltz baten ezinbestea onartzen zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 37. orr.

Halaxe den mundu bizi baten ezinbesteari, bada, zeruan eta gauza bizigabeetan jada nagusi zen kontingentziak hartzen dio txanda.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 118. orr.

Ez al zatoz errita egitera zeure seme nagiari, zeinak, odolaldi beroa huts eginik, geroko gerora baitu uzten zure agindu larriaren ezinbesteari erantzutea?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 152. orr.

Uste dut lan egun honek konpreni erazten dietela hego Lapurdiko Scot eremuko hautetsiei, ezinbeste gorrian garela elkarren artean antolatzeko, eremu baten sortzeko, egokia, bere baitan elkartasunari moldea emanen diona.  Herria   2001-11-15

Gauza bat erraiten bada eta ondotik ez batere egiten, finkatu behar da ez egite hori ezinbeste pisu zerbaitek ekarri ote duen ala norbaitek arte hortan bere hitza jan duen.  Herria   2005-02-17

Zeren eta gauza baten izaerak -bere baitan ikusten den aldetik- bere existentzia barne hartzen baldin badu, berebaitako kausa da eta bere izaeraren ezinbeste soilaz existitzen da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 83. orr.

2 ezinbestean (ETCn 625 agerraldi)

Ezinbestean minez.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 5. orr.

Ezinbestean, lur gozoa, lur eztia, lur maitea, lur emea eta horrelakoak datozkigu belarrira aurren-aurrenik, nik uste; lur beltza, gorria, arina, gizena eta antzekoak baino lehenago bai bederen, eta zerbaitegatik izango da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 210. orr.

Batzuek gogo onez, beste batzuek ezinbestean, den-denek onartu zuten begi-bistakoa zena, eta azkenean trauma handirik gabe burutu zen publifikazio prozesua.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 148. orr.

Gerlari ez dela arrunt azken beltzean baizik plantatu behar, arrunt ezinbestean!  Herria   2003-03-13

Halaxe gertatu zitzaion, ezinbestean, Théophile Gautierri.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 31. orr.

Azkenean, ezinbestean, gaia Margaren aurrean ateratzea erabaki nuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 263. orr.

Beraz, ezinbestean, horrenbeste alditako plan bera martxan jartzea erabaki zuten.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 123. orr.

Borroka hori galdu genuen eta, ezinbestean, Navalera etorri ginen.  Berria - Harian   2005-02-26

Urrats bakoitzean, zientzialaria beharturik dago kritikaren eta esperientziaren irizpena jasotzera, eraikitzen ari den mundu-irudikapen horretan ezinbestean dagoen amets parte hori estu lotzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 14. orr.

Ibarretxek baieztatu zuenez, euskal gizartea «baketzeko bidea ezinbestean akordio politikoetan dago, eta ez elkar zapaltzeko tekniketan».  Berria - Euskal Herria   2004-08-05

Ez gerra garaiko nahasmenduan tartean suertatutako norbait; ez pertsona inozoa, kobardea, ezinbestean konplize izandakoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 189. orr.

-Arazo larri batean sartu nauk, baina ezinbestean izan duk.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 59. orr.

Heriotzari buruz jartzean, ezinbestean hasten da bat gauza serioen gainean gogoetan, eta nahiz eta lanaren zati bat diru-kontuen ingurukoa baizik ez izan, kontu metafisikorik larrienei ere eragiten die.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 16. orr.

Aurreko zirkulura itzuli ginen ostera, baina kiribil bihurturik orain, zeren eta arestian jaitsitako tenperaturak gora eta gora egin baitzuen berriro, gero eta gorago, harik eta Vesubio berpiztu hura ezinbestean lehertu zen arte, Herkulano eta Ponpeiako inguruak erraustuz eta labaz estaliz.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 161. orr.

Izadiaren ibilbidearen arabera gertatu den eta bere oinarri enpirikoen arabera ezinbestean gertatu behar zuen guztiak agian ez zuen gertatu behar.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 204. orr.

Bat egiten dut printzipio horretan, baina bi irakasleekin batera diot, aldi berean, autonomiak beti dakarrela berarekin, eta ezinbestean eraman behar duela gainera, erantzukizuna.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 11. orr.

Fedeak -edozein motatako sinesmenak- huts egiten duenean, sistema faltatzat hartzen dugun egonezinak eklektizismora garamatza ia ezinbestean, oraintsu lau urte Grenoblera egin nuen bidaia batean emakume harrigarri batek ondo ilustratu zidanez.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 103. orr.

Baina ezinbestean nabarmendu nuen halaber azterketaren gainontzeko emaitzak ere ez zirela onak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 199. orr.

Lagun horiek nire arrebaren ezagunak dira, eta ezinbestean bete beharreko zeregin horietakoa da.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 107. orr.

Hala behar dik ezinbestean, Lopetuso.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 33. orr.

Bataioak, ezkontzak, soilki ezinbestean egiten ditut.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 13. orr.

Gerlari ez dela arrunt azken beltzean baizik plantatu behar, arrunt ezinbestean!-Gauza batzuk aldatu egiten dituk ezinbestean.  Herria   2003-03-13

Ezbairik gabekoa da zentsura honek oinarri-esakuneen erabilera transzendente ororen aurkako zalantza eragiten duela ezinbestean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 260. orr.

Plagiatu, denok plagiatzen dugu, ezinbestean.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 57. orr.

Egia al da gizarte-balioek, zibilizazioek erreklamatzen dituzten horiek, ezinbestean nozitu behar dutela?  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 97. orr.

I. jaunaren akromatopsiak jatorriz garunekoa zirudien arren, galdera hau zebilkigun ezinbestean golkoan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 38. orr.

Harekin hizketan hasi, eta aurreneko minutuan solaskideak honela esaten zuen, ezinbestean, bere kolkorako: "Hau bai gizon atsegina eta jatorra!".  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 44. orr.

Gramatika, beste maila goragoko hatsapen baten gainean taxutu behar da ezinbestean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 172. orr.

Europan gerra pizten denean, Francok bere betiko lagunen alde eginen du ezinbestean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 35. orr.

Baina Ordena ofiziala, beste bide batzuetatik zihoan, ezinbestean eta egoera eta zirkunstantzia berriek bultzatuta.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 47. orr.

Zailtasun bakarra zera da: mutazioak, gertakari bakanok, populazio ezinbestean handien artetik bereiztea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 58. orr.

Laurak kotxea hartzera atera eta Bautistak bere gidari-eserlekutik ikusi zituenean, harridura-imintzio bat egin zuen, ezinbestean egin ere.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 177. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus