Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezikusi 1 iz ezikusiarena egitea.

Hainbat pasarteren zuzenketak eginez, izkutapen zuhurrak, ezikusi aproposak, ondorio larrienak arinduz edo kenduz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 276. orr.

Gero, neska batek, poliki, botatakoa bildu eta kurtsoreari eragin dio, ferekan iduri, Keparen so erreari ezikusi nabarmenean.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 20. orr.

2 (adizlagun gisa)

Atzo, hiriko biztanleak ezikusi eta ezentzun pasatzen ziren emakumearen ondotik, egiteko handiagoak dituztenen itxuran.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 17. orr.

3 (aditz gisa)

Hain da nabaria hori, alfer-alferrik baita ezikusi edo ostendu guran ibiltzea.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 210. orr.

4 ezikusi egin

Alferrik saiatuko naiz sentitzen dudan kontzientzia ausikiari ezikusi egiten, baldin eta traizioa eta azpikeria baimentzen baditut lege sakratuetan, jendearen arteko konfiantzaren eta giza moralaren monumentu diren legeetan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 103. orr.

Nazio askotan, ikusia ezikusi eta entzuna ezentzun itxura eginez, poliziek dirua irabazten dute.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 203. orr.

· Marrazten zenion irudi hori erretratu zintzoa edo ankerra izan, ezikusi eta entzungor egitea erabaki nuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 18. orr.

Ezikusi nabarmena eginez, bere ondoan zetzan jostailu elektronikoa hartu eta hari josi zizkion begiak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 52. orr.

4 ezikusia egin

Herritar baten idia nahiz ardia galduta ikusten baduzue, ez egin ezikusia, itzuli jabeari.  Elizen arteko biblia   Dt 22,1

5 ezikusiarena egin

Badakizu, Harry Potter tartean dagoenean denok egiten dugu pixka bat ezikusiarena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 313. orr.

Hori ezin da ezkutatu, ezin daiteke ezikusiarena egin eta ezta inolako jarrera arduragaberik hartu ere.  Berria - Euskal Herria   2004-07-11

· Arrotza baldin bada, ezikusi edo ezjakinarena egingo dugu, baliteke.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 57. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

eta ezikusiarena (9); eta ezikusiarena egin (5); ezikusi egin (4); ezikusi eginda (3); ezikusi egiten (4); ezikusi eta (3); ezikusia egin (9); ezikusia eginez (6); ezikusia egitea (4); ezikusia egiten (16); ezikusiarena egin (17); ezikusiarena egin eta (3); ezikusiarena egitea (3); ezikusiarena egiten (10)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus