Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezikasi 1 izond ikasi ez duena.

Hemen ere egoitza bera, fedearen eta fedegabearen arteko dialektika borrokalariak elkarri josten baititu berdin nekazari ezikasia eta fraile eskolatua.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 200. orr.

Orain, berriz, azken aldi honetan, gizon pobretxo, mespretxatu eta ezikasi honen bidez argitu du -eta Frantzisko seinalatu zuen behatzez herri osoaren aurrean-.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 542. orr.

Mujik errusiarrak hain ezikasiak izanik, zein luzaz borrokatu behar izan zuen haiekin galtza alemaniarrak jantz zitzaten eta, neurri batean behintzat, gizakiaren duintasun gailenaz ohar zitezen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 448. orr.

Baina ezikasiak zirenez eta munduari uko egiteaz Ebanjelioak dioena aurkitzen ez zekitenez, Jaunari debozioz otoitz egin zioten, liburua lehen aldiz irekitzean bere borondatea ager ziezaien.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 509. orr.

2 (izen gisa)

Gure erresuma honetan denak dira horrelakoak: aitoren semeak, mujikak, ikasiak eta ezikasiak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 478. orr.

Ezikasien hezitzaile eta ezjakinen irakasletzat, eta hori, ezagutzaren eta egiaren adierazpena legean duzulako.  Elizen arteko biblia   Erm 2,20

Bere burua ikusi zuen: giza irudi barregarri bat, izeben mandatari gisara jokatzen zuena, asmo oneko sentimental urduri bat, ezikasien aurrean hitz-harro, eta bere haragizko grina pailazo baten duinak idealizatzen zituena: ispiluan barrundatu zuen tipo tentel errukarria.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 326. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus