Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezik junt 1 (ezkerrean aditzaren era burutua duela). ezean.

Ez zen erregearen aurrera agertuko, erregeak bera desiratu eta deitu ezik.  Elizen arteko biblia   Est 2,14

Seietarako deitu ezik ez zuela inoiz deituko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 43. orr.

Bertze batek, bizirik ailegatuta ere, nekez ikusiko du noski biharamuna, laster baino lehen bertze leku aproposagoan egokitu ezik.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 18. orr.

Esaera osorik gogoratu ezik, laburrean ere gorde izan da hainbat bailaratan: Maiatz pardo, urte haretan gari ta ardo.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 204. orr.

Zeren, Lukreziok formulatzen duenez, ´izaki batzuk desagertu ezik, berrientzat ez dago tokirik´.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 9. orr.

Eta, xumeak direnez gero, gogoak ezin ditu, saiatu ezik, argi ikusi.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 277. orr.

Edota arrazoimenaz baliatu ezik, nola jakingo zenuke arrazoimena duzula?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 132. orr.

Zeren eta gauza hutsezinak aurrezagutu ezik baliogabea izango bailitzateke.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 152. orr.

Aurretik elkartze bat burutu ezik, eta ezer ez dela aldatzen aurreko elkartzerik gabe.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 149. orr.

Ez baitago barrena hustutzerik zeharo biluztu ezik. leiho horretatik seguru Bilbo ikusiko litzatekeela, Santutxuko paisaia urbano bat, eta eraikinek tapatu ezik igual Otxarkoaga edo beste bazterrauzo bizi eta humanoren bat aldapan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 16. orr.

Aldatzen den orok ez du izatea bere horretan gordetzen; eta aldakor den oro, aldatu ezik ere, lehen zena ez izatera irits daiteke.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 298. orr.

Gure neskamea alde batetik legebidetsua da eta nik galdetu ezik, ikusliarra nor den ez dit esaten.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 108. orr.

Zokor emankorrak goldez irauli eta, ernamuinak azaleratze-ko, lurzorua zehetu ezik, eurenez ezingo lukete aura garbietara irten.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 319. orr.

2 ez ezik

Alde egin aurretik, gela ez ezik, pisu osoa arakatu du poliziak.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 19. orr.

Ikastetxe ez ezik, ostatu ere bazen Klausenhof hori.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 77. orr.

Ezer ematen ez duen merkataritza ez ezik, galerak sortzen dituena ere baliagarria izan daiteke.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 14. orr.

Eskuak ez ezik, izterrak ere zabaldu zizkidan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 219. orr.

Gero eta sarriago joaten zen bere lur-sailak eta baso puskak bisitatzera, maizterrekin hitz egitera, Rubikya lakuko jauregi zaharrean egunak ez ezik, astebeteak ere igarotzera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 121. orr.

Etsaiak ez ezik, hiltzaile garbi-garbiak ikusten zituen gure artzainak dolorez, non eta tokian berean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 158. orr.

Boterea ez ezik, bizia ere galtzen du benetako maitasuna defendatzeagatik.  Berria - Kultura   2006-02-10

Estatuak, garai hartan, armategiak eta intendentzia-zerbitzuak ez ezik, falta zituen banku zentrala, altxortegi publikoa eta funtzionario gaituak ere.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 34. orr.

Ile adatsa ez ezik, betazal eta betileak ere beilegiak zituen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 31. orr.

Hizkuntza akademiek ez ezik, gobernuek eurek ere erabaki zehatzak hartu behar izaten dituzte sarri.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 13. orr.

Filosofia, jakintza bat ez ezik, bere arau eta arrazoibideekin, bizikera bat da, bere aginduekin eta, batez ere, emozioen kontrolarekin.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 8. orr.

Ahalgarria ez ezik erraza ere balitzatekeela.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 64. orr.

Oinarri horren gainean, mundu bat altxatzen du, hoberena ez ezik, posible den bakarra iruditzen zaiona.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 170. orr.

Kristau idazlerik bikainenetakoa ez ezik, Erdi Aroko lehen filosofoa ere bera izan zen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 13. orr.

Honen bekatua bikoitza izan zen, zeren agramondarra ez ezik luthertarra ere izan baitzen, eta bere burua hil baitzuen ezin koldarkiago.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 23. orr.

Neska batzuk -mutil handia ez ezik, egokia zen Ubanbe- irrika hasi ziren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 69. orr.

Neure kasuan, txibato ez ezik, idatzi gabeko lege zaharrenaren kontrako traidore.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 119. orr.

Txindurri beltzak ez ezik, zuriak ere ugari dira Indian.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 178. orr.

Beraz, terroristak ez ezik, abertzaleak, euskaltzaleak, intsumisoak, eta denak gara susmagarri, susmoa beste frogarik gabe.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 83. orr.

Garaiko zentsura gaindituz, berak sortu eta zuzendutako aldizkarian Camilo Jose Celak galizierazko testuak ez ezik katalanezkoak ere argitaratu zituela ekarri zuen gogora, atzo, Maria Castañok.  Berria - Kultura   2004-05-16

Nik ez ezik, jentilen eliz elkarte guztiek ere esker ona zor diete.  Elizen arteko biblia   Erm 16,4

Astearte buruzuri batean ohi zenez, Antonio Musu-tristeri ez ezik, ostatuak dozena erdi bezerori ematen zion aterpe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 108. orr.

Pobretasunak, Frantziskorentzat, ondasunei ez ezik, jabego orori uko egitea esan nahi du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 31. orr.

HOS teorema, premisengatik ez ezik, desegokia da ekoizpen-faktoreen prezioen berdintzeari dagozkion ondorioengatik ere.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 61. orr.

Beharrezkoa dugu fedea kristau bizitzan ez ezik gizarte bizitzan ere.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 20. orr.

Esana dizut, urte zaharrean ez ezik edonoiz dela bisitagarria gure herria.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 271. orr.

Bertsolaritza aldetik ez ezik etnografia, antropologia eta filologia aldetik badute nondik probetxua atera.  Berria - Kultura   2006-03-01

Kontu handia izan behar da liberal terminoarekin, oso bestela ulertzen baita hitz hori jakintza esparru desberdinetan ez ezik, baita herrialde desberdinetan ere.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 45. orr.

Jainkoaren gizona handikien aurrean ez ezik, maila bereko eta beheragokoekin ere apal agertzen zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 368. orr.

Hala ere, judizioetan ez ezik, adigaietan ere azaltzen da hauetako batzuen apriorizko jatorria.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 33. orr.

Harentzat ez ezik, guretzat ere makur handia da, oso urri baikabiltza patataz, gurinez eta marmeladaz.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 225. orr.

Edertasunaz ez ezik, bikaintasunaz, piktorikoaz, eta beste horrenbeste kontzeptuz ere hasi zen arduratzen filosofia imitazioaren kontzeptua gainditzeko ahaleginetan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 229. orr.

Prozesu horretan, autodeterminazio eskubidearen garapenari eta lurralde batasunaren formulazioari buruz ez ezik euskalduntze plangintzaz, eredu eta plangintza sozioekonomikoaz edota Euskal herriaren desmilitarizazioari buruzko hitzarmena lortuko zen.  Berria - Euskal Herria   2006-03-28

Hurrena, anai Jaxintorengana jo nuen, anaiatzat ez ezik, gidari espiritualtzat ere -nolabait esatearren- jotzen bainuen azken bolada hartan.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 250. orr.

Eta gure kontra ez ezik, zuen menpeko lurraldeen kontra ere jo dute.  Elizen arteko biblia   1 M 6,25

Adimen hutsa enpirikoa den orotatik ez ezik, sentimen orotatik ere bereizten da osorik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 59. orr.

Josu R-ren begietan, Fernando eta Orrondo, umore oneko ez ezik txispatuta ere bazeuden.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 48. orr.

Aurkikuntza horrek, arazoaren funtsa zein zen argitzeko ez ezik, nahasmendua kokatzeko ere balio izan zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 49. orr.

Ezagutzaren "egonkortasun" hori, ordea, are gehiagora iristen da: izan ere, objektuak ezagutzeko ez ezik, identifikatzeko ere gai gara.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 80. orr.

Hala ere, hau era positiboan erabil daiteke, h[au] d[a], faltsutasuna eta errakuntza (hau kontraesanean funtsatzen den heinean) baztertzeko ez ezik, egia berrezagutzeko ere bai.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 95. orr.

Gerora, herrien bizigabetzearekin, hustutzearekin, lo-herri huts bilakatzearekin, ederki ezkutatu ziren borrokarako poz horiek denak, beste gauza mordo bat ez ezik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 81. orr.

Bizar-makina elektrikoa hartu nuen karteratik, bizarra kentzearren ez ezik baita ordu-laurden batez bakarrik egotearren ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 11. orr.

3 izan ezik

Nor Jainko, Jauna izan ezik?      - 0. orr.

Guztiak bereizketarekin ados, PP izan ezik.  Berria - Euskal Herria   2004-12-01

Guztiak, ekintzailea izan ezik, SCIRIko zaindari taldeko kideak ziren.  Berria - Mundua   2004-12-28

'L'Humanite'-k izan ezik, Frantziako egunkari nazional gehienek arbuiatu dute erreferendumaren emaitza.  Berria - Harian   2005-05-31

Gehiegizkoa da eskatzen duzuna: ezin dizu inork erantzunik eman, jainkoek izan ezik.  Elizen arteko biblia   Dn 2,11

Baietz esan zuten denek, Navigiok izan ezik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 55. orr.

Hantxe hil ziren kiskalita denak, bat izan ezik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 114. orr.

Dena gora eta gora, soldatak izan ezik.  Berria - Ekonomia   2006-02-18

Inkesta gehienek, oposizioaren komunikabideenak izan ezik, Chavez dute garailetzat, botoen %57rekin, hots, kargutik ez kentzearen botoarekin.  Berria - Mundua   2004-08-13

Edozer egingo nuke osasuntsu egoteko, hiru gauza izan ezik: ariketa fisikoa egitea, goiz jaikitzea eta arduratsua izatea.  Berria - Gaiak   2004-05-26

Baina osasuntsu garenok egun guztietan egiten dugu barau, igandeetan eta Jaunaren Jaiotza egunean izan ezik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1202. orr.

Bizkaian izan ezik, herrialde guztietan handitu egin da biztanle kopuruaazken hamarkadan.  Berria - Euskal Herria   2004-03-30

Nafarroan izan ezik (%2,9), beste hiru herrialdeetan aurten pilaturiko inflazioaren igoera %3tik gora dago jada.  Berria - Ekonomia   2004-11-13

Zelai erditik jokatu zuten jokalari guztiak (Tiko izan ezik) ez ziren fin aritu.  Berria - Kirola   2006-01-13

Adar horietan, gainera, emakumezkoen langabezia gizonezkoena baino txikiagoa da, zerbitzu soziokulturaletan izan ezik.  Berria - Euskal Herria   2004-01-07

Urtean behin edo bitan, denbora jakin batean, izendatutako lekuan biltzen dira kapitulua egiteko, lurrez urrutiegi edo itsasoz bestaldetik daudenak izan ezik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1152. orr.

Azkar hazten den landarea da, eta, poloetan izan ezik, edonon haz daiteke, zaindu beharrik gabe.  Berria - Gaiak   2004-01-29

PSE-EEko arduradunak izan ezik, beste alderdi guztietakoak bilduko dira Bilbon.  Berria - Ekonomia   2004-11-13

Ez zaio inori heriotza-zigorrik ezarriko bi edo hiru lekukoren aitorpenaz izan ezik.  Elizen arteko biblia   Dt 17,6

Aralar izan ezik, beste alderdiek ez daude eskaintzari baietz esateko prest.  Berria - Euskal Herria   2004-01-27

Eraikin horretan zeuden beste taldeei egoitza bat utzi die Udalak, Barakaldoko talde antimilitaristari eta Langabeen Asanbladari izan ezik.  Berria - Ekonomia   2004-07-16

PPCrekin izan ezik, Legebiltzarreko alderdi guztietako diputatuekin bildu dira Elkarri-ko ordezkariak.  Berria - Euskal Herria   2004-09-22

Hemen ez da sendagilerik izan, gutxieneko zerbitzuek behartutakoa izan ezik, eta, beraz, zerbitzua ez da ohikoa izan.  Berria - Harian   2005-04-09

Mundu osoko ordezkariak, AEBetakoak izan ezik.  Berria - Gaiak   2004-05-27

Ondoren John Frusciante, kirol-jertse grisaz, txanoa jantzita, Telecaster batez (horrelako batzuk erabili zituen), eta azkenik Anthony Kiedis kantaria, dena beltzez, gorbata urdina izan ezik.  Berria - Kultura   2006-04-20

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus