Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezhikotasun iz ezohikoa denaren nolakotasuna.

Ezohikotasunak, azken buruan, gertaera baten jazoera-frekuentzia txikiari egiten dio erreferentzia, besterik ez.  Berria - Gaiak   2006-03-26

Hara joaten ginen aldiro, aitak irudiaren ezohikotasuna goratu behar izaten zigun, baina bertan zeuden guztiek entzuteko moduan: [...].  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 34. orr.

Dena ohiz kanpokoa zen, baina neure pozaren baitara bilduegi nengoen, egoeraren ezohikotasunaz konturatzeko.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 173. orr.

Zirgari eta marinel batzuk biltzen hasita zeuden emakume bat paraje haietan ikustearen ezohikotasunak erakarrita.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 161. orr.

Minutu labur haiek ulergaitzak ziren berarentzat, bazirudien denboratik eta beraren bizitzatik kanpo zeudela, eta exekuzioa bera, bere ezohikotasun ikaragarriarekin, bere zentzugabetasun erogarriarekin, ezbehar arina iruditzen zitzaion.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 51. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus