Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ezgizatiar izond gizagabea, ankerra, gizatiartasunik gabea.
Bi irtenbideak, desberdinak izateaz gainera, ankerrak ere badira, ezgizatiarrak, eta gure gaurko ikur nagusia gizatasuna da, beste ezeren gainetik. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 104. orr.
Aldi guztietan ulertu ohi da, arriskutsu bezain ezgizatiar dela senar-emazteak atzera egiteko modurik gabe uztartzea, batak bestea itoa eta zanpatua. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 64. orr.