Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Atseginaren ezgauzak Jaungoikoagana bultzatzen gaitu. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 207. orr.
Izan ere, hor bera eta berekin batera berak baldintzatzat duen guztia ezgauza bat da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 118. orr.
Bertutea garaien eta egoeren arabera iragankorra den zerbait bihurtuko luke, ezein erregelatan erabilgarria ez den ezgauza ekibokoa. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 145. orr.
Txikia, erkina, ezgauza. Ume koxkor bat. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 145. orr.
39 urterekin, eta bizkarra eskastua zuela, ezgauza deklaratu zuten hegazkin pilotu izateko. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 9. orr.
Euskalkia ezgauza omen da horretarako. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 28. orr.
Euskara Batua ez zela euskalkiak ezgauza zirelako asmatu; euskalki desberdinetako hiztunak bata bestearekin erraz eta eroso ulertzeko asmatu zen. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 78. orr.
Ezgauza nintzela pentsatu nuen halako emakumea neureganatzeko. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 74. orr.
Eta ezgauza zen, erabat, mina bazter uzteko, eta maitemintzen zen bakoitzean sufrimendu saminen eta krudelenek hartzen zuten. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 201. orr.
Hartara, kaskezurra urratzeko punttadan neukan, minarez minez, eta gorputza egun berriak dudarik gabe gordetzen zizkidan ustekabe desatseginei kontra egiteko ezgauza. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 32. orr.
Zain geratu zen segundo batzuez, mugitzeko ere ezgauza. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 151. orr.
Ez ziola batere gorrotorik, gizagaixo bat besterik ez zela, maitatzeko ezgauza; bera ere biktima, azken batean. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 219. orr.
Guztiz geldiro jaten zuen, besoa mugitzeko ere ia ezgauza balitz bezala. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 205. orr.
Uste zuen espainiarra, zientziarako nahiz zibilizaziorako ezgauza izanagatik, aberkoi sutsua izango zela behintzat, eta ez zen halakorik. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 249. orr.
Neure emaztea gabe ezgauza bainaiz ni, oihalik gabeko aterkia edo belaontzia bezalakoa. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 22. orr.
Zer zarete ba ezgauza, bakarrik utzi ezinak! Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 57. orr.
Arbel meatzean aritu zen lanean, harik eta, 50 bat urte zituela, medikuak silikosia diagnostikatu eta lanerako ezgauza izendatu zuten arte. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 18. orr.
Gero entzun genuen bere ohetik tifoi baten antzeko zerbait heldu zela pixkanaka indartsu putz eginez, eta birao ekaitz bat lehertu zen zeruak eta lurrak sortu zituen Jainko ezgauzaren aurka. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 133. orr.
Gogor ekin behar herri mugimendu osoari beronen indarrak mugiarazten baititu administrazioa eta kudeatzaile ezgauzak. Berria - Euskal Herria 2006-03-15
Milaka milioi gastatzen ditugu armetan eta armadak eta politikari ustel eta ezgauzak mantentzen. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 86. orr.
Norengana joko zuen bada hark bere gizon zaharrarengana ez bazen, ergel ezgauza izan bazen ere lehenago? Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 271. orr.
Jakizue, ikas ezazue behingoz, ontzi ezgauzetan sinesten ez duenaren nabigazioa nekez heltzen dela ikusi eta entzun eta ukitu egiten den mundua baino haratago. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 74. orr.
Euskalkia ezgauza omen da horretarako. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 28. orr.
Itsasoko belarrez, auka txikiz, zuretako mangolino janezinez, txirlatxo ezgauzez eta halakoez estalita eta uretako mamarruek plagatuta. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 55. orr.
Suteak hartutako basoa itzaltzen ni bakarrik saiatu izan banintz bezain ezgauza sentitzen nintzen nire umore gaizto hura itzaltzeko. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 191. orr.
Ni baino gazteagoa, ni baino dorpeagoa eta ezgauzagoa, baina heu, eta ez ni, zuzendari. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 191. orr.
Egingo nuke egolatra, axolagabe eta ohean ezgauza hutsa naizela pentsatzen dagoela. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 58. orr.
Arazoa zen horrelako kontuetarako ezgauza hutsak zirela. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 88. orr.
aurre egiteko ezgauza (3); bezain ezgauza (3); egiteko ezgauza (11); eta ezgauza (4); ezgauza izan (3); ezgauza zirelako (3)