Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ezgaraiko izlag/izond garaiz kanpokoa.
Solidario gara batzuetan, jakin gabe hala garenik ere, ez dakigun jendearekin eta ezgaraiko heroiekin, urte askoren buruan jaio edo aspaldi hil ziren heroiekin solidario, aspaldi jaioko ziren eta urte askoren buruan hilko ziren haiekin ere solidario. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 37. orr.
Hara han ezgaraiko bisitariak! Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 196. orr.
Gaixoen indar eta izurritasun hau guztia edo ortzian zehar kanpotik dator, hodeiak eta lainoak bezala, edo sarritan lurrean bertan biltzen eta sortzen da, zoru hezea, euri eta bero ezgaraikoen eraginez, usteltzen hasten denean. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 455. orr.