Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezgaitasun 1 iz ezgaiaren nolakotasuna.

Horrelako irainak, gordinenak bezala kultu-usteenak ere, ezgaitasun baten adierazle baizik ez direlako, ezjakintasun itzel baten isla.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 85. orr.

Euskararen ezgaitasuna frogatzeko Unamuno-k beti hartzen duen bidea txirotasun lexikalarena izaten da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 120. orr.

Noraezeko mugimenduak, helburu jakinik gabeak, begiak finko begira egoteko duen ezgaitasuna argi erakusten dutenak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 34. orr.

Idealismo problematikoak ez du horrelakorik baieztatzen, baizik eta gugandik kanpoko izate baten esperientzia zuzena frogatzeko ezgaitasuna adierazten du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 118. orr.

A ereduko ikasleen euskararekiko ezgaitasunaren berri izatean gutxi harrituko ziren, baina batek baino gehiagok ustekabea hartuko zuen B eta D eredukoen emaitzak jakitean.  Berria - Harian   2005-04-26

Inuzentzia edo tolesgabetasun moduko hori ez zen zintzotasunetik sortua, baizik eta itxurak eta tolesak ("munduaren tresneria ustela", Traherneren hitzetan) ulertzeko ezgaitasunetik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 253. orr.

Ez zaio inondik ere "ezgai" deitzen bere egiteko izaeran ez dagoena egiten ez duenari, eta horregatik ez diogu gizaki bati ahul esaten mila kintal ezin mugi dezakeelako, eta, hortaz, ez diogu Jainkoari (gorets bedi!) ezgaitasunik egozten Bera ezin gorputz daitekeelako, edo bere irudikorik ezin sor dezakeelako.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 230. orr.

Beldur gara, gozotasun guztiz beteriko janari honek ez ote duen, erabiltzaileon ezgaitasunagatik, beren zaporea galduko  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 278. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Arraza zuri ariarraren gehiagotasun naturalaren tesia, eta arraza afrikar eta asiarren ezein kultura landutarako ezgaitasun naturala.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 185. orr.

Edozertarako ausardia eta ezgaitasun harrigarria.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 131. orr.

Arlotekeria horien egileen izena berehala ahanzten zen, ordea, eta hala hobe gainera, hartara egileon ezgaitasun artistikoaren sona ez baita iraunkor bihurtzen.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 21. orr.

Atzerriko gizarte bateko kideak beren etxean "bertakotzat" estigmatizatzean, zapaltzailea gizatasuna ukatzen ari zaie haien ezgaitasun politiko eta ekonomikoa baietsiz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 264. orr.

Lyssenkoren adierazpenak irakurtzean, garbi ageri da, azal eta mami, haren ezgaitasun erabatekoa, haren ezjakintasuna, biologiarik oinarrizkoenari buruz ez ezik, baita zientzia-jardunbideari berari buruz ere.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 43. orr.

Orduan barneko ezgaitasunera, arrazoiketa linguistiko-historikoaren ildora, pasatzen gara.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 119. orr.

Euskararen berezko ezgaitasunaren arrazoi gehigarria,  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 118. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sistema horrek asegabetasun eta halako ezgaitasun maila handi bat eragiten duela erakundeetan.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 79. orr.

Mahai gainean inoiz garbi aitortzen ez diren azpiarrazoi edo suposizioekin operatzen dela euskararen ezgaitasun frogan.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 119. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Halako gizarte batean galtzailearen gizatasuna ukatzeak bere erlijio-ezgaitasuna baieztatzearen forma hartuko luke.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 261. orr.

Kultur ezgaitasuna baieztatzea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 262. orr.

Hasieran gizakien izpirituan izaten den buru-ezgaitasuna.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 87. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ezgaitasunaren arrazoi (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus