Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezgai 1 izond gai ez dena.

Lehen gerraren garaian heziak ziren militar ezgai batzuen agintepean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 48. orr.

Jende askok (eta, egia esan, mediku gehienek), autismoari buruz galdetuz gero, ume nabarmenki ezgai baten irudia ematen dizu.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 241. orr.

Sortze lanak horrelako gauzak zituen: hitz batek obsesionatzen zintuen eta paralizaturik geratzen zinen, aurrera jarraitzeko ezgai, ahalegin guztiak eginda ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 197. orr.

Zentzua ia galdurik geratu zen, ezer zuzenik egiteko ezgai.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 145. orr.

Zurbil-zurbil gelditu zitzaidan, izotzak hartua bezala, erreakzionatzeko ezgai.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 122. orr.

Bat-batean, hilkutxa elizan sartzean, abesten jarraitzeko ezgai sentitu zirela.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 111. orr.

Honegatik guztiarengatik Jainkoak ahalmena, jakinduria eta borondatea dauzkala aldarrikatzen dugu, atributu horien bitartez Bera ez dela ezgai, ezjakin, alderrai ez arduragabea adierazi nahirik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 144. orr.

Masa beti da Freuden iritziz ezjakin, alfer eta ezgai irrikak arrazoia baliatuz bideratzeko.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 42. orr.

Zein den giza egoera ulertzea, zertan den Estatua osatzeko gai edo ezgai, eta nola elkarrekin ados jarri behar duten euren artean aliatu nahi dutenek.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 45. orr.

Bizitzarako ezgai.     «Kuskue tanden», 2004 - 193. orr.

Eraikuntzarako ezgai, baina erretirorik gabe, enkargu txikiekin jarraitu behar izan zuen.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 26. orr.

Beldur ziren, ezgai eta inozo sentitzen baitziren haren aurrean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 229. orr.

Nahiago izan dut zuri egia erranez zure estimua galdu izanaren malura, gezurraren doilorraz zure estimuaren ezgai bilakatu izanarena baino.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 422. orr.

Lege Vokoniarrak emakumeak oinordeko izateko ezgai bihurtu zituenez, Lege Papiarrak kendu egin zuen debeku hori kasu batzuetan.Zaude ziur ezen, nahiz ahula naizen, nahiagoko dudala hil zuk egin duzun hautuaz ezgai bihurtu baino.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 188. orr.

Herren eta ezgai zernahitarako.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 107. orr.

Langileek ohartarazi dute «gatazka konpontzeko ezgai» dela Basauriko alkate Rafael Ibarguen.  Berria - Ekonomia   2004-10-06

Urtarrilaren 4an, garuneko isuria izan zuen buruzagi israeldarrak eta auzitegiek «behin-behinekoz ezgai» dela adierazi dute.  Berria - Mundua   2006-02-01

2 (hitz elkartuetan)

Ezgai agiria eman zidaten eta hala nago orduz geroztik.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 105. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta ezgai (5); ezgai dela (4); ezgai sentitzen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus