Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezeztatzaile izond ezeztatzen duena.

Bada ulertzeko moduko beste egia bat, eta hura da egia ezeztatzailea dei daitekeena, hots, zerbaiten gezurra edo zerbait gezurra dela salatzeko esaten dena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 260. orr.

Haurrak berekin dakarren hitza eta arrazoi ezeztatzailea ixilarazteko botatzen du helduak "zergatik eta hargatik".  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 40. orr.

Filologo edo hitz-maite ona, izan ere, fidakaitz eta sinesgogor amorratua baita dotrinanteekiko, fedekalte eta fedegalgarria, letrazko irudipen engainagarrien ezeztatzailea, izpiritu xano sineskorren, ideien eraikitzaile gezur-merkeen eta "bizitzen laguntzen duten" gezur polit kontsolagarrien etsai txarrena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 54. orr.

Vila-Matasentzat horiek guztiak sorkuntzaren ezeztatzaileak dira, asmatzen jarraitzeko aukera oro ezeztatzen saiatu zirenak.  Berria - Kultura   2006-02-07

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus