Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Perpaus aktibo eta pasiboak, edo ezeztapen, adierazpen eta galderazko perpausen eta gainerako harreman formaldatzaileen arteko antzekotasuna ez zen argitara azalduko, aktibo-pasibo harremana sinonimia bezalako nozioen arabera ikertu izan balitz bakarrik. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 138. orr.
Euskal Herriko Unibertsitatean Euskal Filologian lizentziatua da, eta Massachusettseko Institut of Technology zentroan doktoratua, 1990ean, Noam Chomskyk eta Ken Halek zuzendutako tesi batekin: Negation in Syntax: A study on the Nature of Functional Categories (Ezeztapena sintaxian: funtzio kategorien izaerari buruzko azterketa). Berria - Kultura 2004-06-25
Ezeztapenaren azalpen formaldatzailea, osagai-egituran aurki daitekeen beste edozein azalpen baino errazagoa da. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 89. orr.
Har dezagun orain not edo n't ezeztapenaren txertatzea aditz laguntzailearen osagaian. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 87. orr.
Mekanizismoa bai historiaren eta bai arimaren ezeztapena da. herri kurduaren kontrako lau estatuen politiken aurrean bazterketa, suntsiketa, ezeztapena bere burua eremu guztietan defendatzea zilegia dela uste dugu. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 168. orr.
Horretara, 1876ko uztailean gertatutako euskal foruen ezeztapena, legezkoa, 1839koaren bidetik mamitutakoa, askoz ere beranduago ikasi nuen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 289. orr.
Kant deuseztailearen Dialektika transzendentala ordu arteko Metafisika ororen ezeztapena da, Metafisika hau itxurazko jakintza soila den heinean. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 8. orr.
Gure galdekizuna baieztapenera edo ezeztapenera soilik bideratzen bada, orduan zuhurra da erantzunaren ustezko oinarriak alde batera uztea eta aurretik kontsideratzea ea zer irabaziko litzatekeen, erantzunak alde batera ala aurkakora joko balu. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 188. orr.
Ezeztapen transzendental batek, aitzitik, ez-izatea esan nahi du bere baitan, zeinari baieztapen transzendentala kontrajartzen zaion. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 211. orr.
"Ez" hitz motzak soilik iragartzen duen ezeztapen logikoa ez zaio benetan inoiz adigai bati atxikitzen. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 211. orr.
Iaz Airbusek 24 erosleren 284 eskari berri jaso zituen, nahiz eta ezeztapenen ondoren, kopuru hori 254an geratu zen azkenean. Berria - Ekonomia 2004-01-18
Beharrezko ez diren errepikapenak, alferreko azalpenak, ezeztapen eta erantzun ziztrin eta hutsalak maiz, erretorika eta poetika jokoak baino ez dira. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 8. orr.
Egiazko ezeztapen guztiak, beraz, zedarriak besterik ez dira, eta hau ezingo litzateke esan beraiez, oinarrian zedarririk ez duena (orotasuna) egongo ez balitz. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 211. orr.
Lasterbidezko telegrama baten hartzaile izatearen prestigioak, berriaren ezeztapen-formaren eta adberbio ezinago larriaren arteko kontraesana Fray Bentos osoari azaltzeko irrikak, gizon peto bati dagokion estoizismoaren itxurak eginez nire oinazea dramatizatzeko tentazioak, ez zioten apika lekurik batere utzi saminari. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 88. orr.