Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezeztaezin izond ezin ezeztatuzkoa.

Hortaz, eta arrazoi osoz, miretsi egiten dugu, baita bere xede ezeztaezinak ere, ez bakarrik gaitz guztiak bere ahalguztiduntasunaren menpe daudelako, baizik eta, baita ere, bere gorengo arrazoiaz, zoritxarren, oinazeen eta irainen menpe jartzen gaituelako.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 244. orr.

Aurreko hautatzaile Iñaki Saezek dimisio ezeztaezina aurkeztu du eta «Espainiako taldea ez entrenatzeko erabaki atzeraezina» hartu zuela onartu du.  Berria - Kirola   2004-06-26

Jainkoaren kontsolamenduaz gainezka, tinko erabaki zuten eta ezeztaezineko konpromisoa hartu ez goseak ez inolako atsekabek ez zituela aldenduko hitzemandako pobretasun santutik.Argudio ezeztaezintzat zeukaten gizakiak beste gizaki menderatzaileen zerbitzuan egotea injustua dela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 758. orr.

Bestetik, deialdian jasotzen den moduan, epaimahaiaren erabakia «isilpekoa, ezeztaezina, apelaezina eta behin betikoa» bada, udalak legeria hautsiko lukeelako.  Berria - Euskal Herria   2006-04-20

Kristautasunak judaismoarekiko zuen erlazioa ezeztaezina zen juduen begietara eta gogaikarriro anbiguoa zen kristau-kontzientzientzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 296. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus