Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezezkor izond ezezkoa; ezkorra. ik negatibo.

Munduaren handitasunaz egindako galdekizun kosmologikoaren lehen erantzuna, hortaz, eta erantzun ezezkorra, hau da: munduak ez dauka lehen hasierarik denborari dagokionez, ezta kanpoko mugarik ere espazioari dagokionez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 197. orr.

Halaber, azken urteotan egin diren dekretu eta ekintza-planak ere bertan behera uzteko galdegin zuen, eta «lege ibilbide ezezkorra desegitea.  Berria - Euskal Herria   2004-09-30

Batzutan, konotazio ezezkorra du, hetsikeriari lotua.  Herria   2005-10-20

Darricauk badu interpretazio ezezkorra Arbelbideren biziko gertakarietaz, beste askotan ere.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 44. orr.

Kultura eta soziologiaren esparruetatik fenomeno hau modu ezezkorrean interpretatu izan ohi da sarritan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 201. orr.

Beste batzuetan... adorea galduko banu legez geratzen naiz, burutapen ezezkorretan jausten naiz, eta ia dardarka uzten nau izerdi hotz moduko zerbaitek.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 127. orr.

Orokorki bisean bis gurutzatzen ditudanei ere ez diet "gaizki izana" aipatzen, nahikoa ezezkorra naizela beraiek ohartzen direla hargatik.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 70. orr.

Baina, oso iritzi ezezkorra eraman zuen bueltan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 185. orr.

Alderdi sozialistak, berak duen makinaria guztiarekin, Estatuko gobernua bere eskuetan izatearekin, urratsak oso poliki eman beharra dauka, eta horregatik, eman duen erantzuna, oso ñabartua izanagatik, ez da ezezkorra izan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-20

Ez dut ezezkorra izan nahi, baina oraingoz, gauden bezala gaude.  Berria - Kirola   2004-12-21

Bake prozesu bat eraikitzeko bermerik eskaintzen ote du Zapaterok, Auzitegi Nazionaleko edo Auzitegi Goreneko zutabe garrantzitsu batzuk, Guardia Zibila eta Poliziaren informazio zerbitzuak edota gobernukide eta alderdikideren batzuk kontra edukita? Beroan galdetuta, erantzuna ezezkorregia suerta daiteke.  Berria - Euskal Herria   2006-01-21

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus