Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Buruarekin baiezko eta ezezko keinu bakan batzuk, baina hitzik ez, hotsik ez, mihirik erabiltzeko ahaleginik batere ez. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 155. orr.
Ugazalabak, graziaz, irribarre maleziatsu batez, bizpahiru aldiz ezezko keinua egingo du eskuko hatzaz. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 90. orr.
Orain, ezezko jarrera ofizialki agertzea eskatu diegu. Berria - Euskal Herria 2004-01-22
Poema bilduma bat egiteko proiektua aurkeztu eta ezezko erantzuna jaso berria zuen. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 199. orr.
Prefetak ukatzen du orain ezezko ihardespen horien balioa, erranez ez dutela kontrako argumentu sinesgarririk ekartzen. Herria 2003-02-20
Suitzako Alderdi Berdeak eta talde kristau kontserbadoreek eskatu zuten ezezko botoa. Berria - Gaiak 2004-11-30
IUk ezezko boza eman zuen eta PSOE abstenitu egin zen. Berria - Kultura 2004-05-22
Galdeketan baietza nagusitzen bada ere, ezezko kopurua handia eta parte hartzea txikia izanez gero, krisia egongo da, eta Estatutuak indarra galduko du. Berria - Mundua 2006-05-06
Irudiek ezin dituzte esanahi batzuk adierazi ere, ezezko adierazpenak batez ere. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 232. orr.
Azterketa formaldatzaileak argitara ekartzen du galderek eta ezezko perpausek funtsean "egitura" bera dutela. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 92. orr.
Ezezko atributuek badute zenbait kidetasun baiezkoekin, nahitaez nolabaiteko berezitasuna eskaintzen dutelako. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 143. orr.
Hona hemen zertan ezberdintzen diren ezezko atributuak baiezkoetatik. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 143. orr.
Jainkoaren existentzia, bakartasuna eta gorpuzgabetasuna bezalako ezaugarri formalak ere ezezko teologiaren bidez azaldu behar dira ezinbestez. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 18. orr.
Helegiteak baiezko 11 boto jaso zituen eta 37 ezezko. Berria - Euskal Herria 2006-02-24
-Nahi duk freskagarriren bat? -ezezko mutu bat egin nuen buruaz. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 108. orr.
Ez da handiusteko emakume ziztrin baten ezezko zitalarekin koldartzen den horietakoa. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 189. orr.
Bere oroitzapenak papereratuko ote lituzkeen galdetu eta harentzat batere espero ez zuen hordagoa izan zen, baina ez gintuen ezezko zorrotz batekin antzarak ferratzera bidali. Berria - Kultura 2004-01-03
Alde agertu arren, baldintzak ezarri zituen lehenak; eta bigarrenak ezezko irmoa eman zion operazioari. Berria - Ekonomia 2006-02-04
Abstentzio handiak eta ezezko esanguratsuak auzitan jarri dute nabarmen Euskal Herrian Europako Konstituzioa. Berria - Harian 2005-02-22
Jasotako ezezko garratzak, ordea, berandu bezain argi erakutsi dio burla gorrizkoa zela atseginezkoa uste zuen irria. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 58. orr.
Izan ere, pentsatu zuen Del Vallek, toki haietan guztietan gauza berdintsuak aurkitu zituzten: enplegatu ergelak, irribarre ergelak, ezezko ergelak. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 112. orr.
Txitxikovek, ordea, ezezko biribila eman zien jokatzeari eta edateari. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 124. orr.
Zalantza egiten dut ea Patxirekiko josteta moduko hura ez ote dudan alferrik iraunarazi, hari ezezko borobila ematera guztiz ausartu gabe. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 264. orr.
«Ezezko herritar, ezkertiar eta internazionalista» izan da, LCRren arabera. Berria - Harian 2005-05-31
Banekiela horrek konexioren bat zeukala egun hartan jazotakoarekin; ez Eliren edo Aintzaneren edo Josuneren ezezkoekin, Arantxaren ezezko zehatz harekin baizik. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 14. orr.
Gehiengo nasai batek (%55) ezezko argi baten bidez gibelera bota du Lege Nagusi gai hori. Herria 2005-06-02
Arrain saltzaileak ezezko garbia eman berri zion Lebigre jaunari, zeinak ezkontzeko galdea egin baitzion modu agerikoan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 335. orr.
Ezezko lehor-lehorra erantzun zion andreak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 113. orr.
Ezezko iraunkor harengatik suminez, gutun bat idatzi zion azkenean Tartagliari Girolanok, esanez handiputz hutsa zela, eta "ibarrean baino ez zegoelarik, mendi-tontorrean zegoela pentsatzen zuen" harroa galanta. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 291. orr.
Ez da ezezko bakar bat ere izan. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 231. orr.
Buru ukaldi labur batez ezezkoa adierazi zidan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 375. orr.
Baiezkoa bezala ezezkoa ere adieraz zezakeen keinu zimardi-tsu bat egin zion Norak buruaz. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 189. orr.
Zeurean segitzen al duzu gurekin etortzeko buru-buztanik gabeko ezezko horretan? Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 191. orr.
-Ez! -ezezko harekin estali nahi izan nuen odolak agerian jartzen zidana, zeren zinez bainengoen amorosiak jorik eta ene amorio hari errendaturik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 325. orr.
Zuzendari txit agurgarriari zuzendutako ADA guztiz adeitsuek ezezko baten kortesia ere ez dutela ikusirik [...]. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 109. orr.
Haren ezezkoa, biribila bezain patxadakoa izan zen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 184. orr.
Eta kunplitu dut, hiru pista ezezko emanda. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 110. orr.
Baina mutilak ezezkoa egin zuen, esanez: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 145. orr.
Goxokiari ere ezezkoa egin eta gero, bere bisitaren zergatia agertu dit bisitariak, olibondo bat baino serioago. Ezezkoa egin nien adiskideak eskaintzen zizkidan aukera haiei. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 63. orr.
Adelak ezezkoa egin zuen eskuaz. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 220. orr.
Ezezkoa egin nion burua mugituz. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 13. orr.
Hark ezezkoa egin zidan buruari eraginez. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 23. orr.
Baso handi baten erdira eraman zituen, kanpora irten, ingurura begiratu, buruaz ezezkoa egin, autora itzuli eta berriro alde egin zuten. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 43. orr.
Aski duzu buruaz ezezkoa edo baiezkoa egitea -erantsi zuen presaka, Dobbyren burua berriz paretara hurbiltzen ari baitzen kezkagarriro. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 20. orr.
-Gu ere zurekin egongo gara, Hagrid -hasi zitzaion Hermione, baina Hagridek ezezkoa egin zion bere buru iletsuaz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 266. orr.
Frantziskok ezezkoa egin zuen buruarekin. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 199. orr.
Bost minutu geroago, Ron eta Hermione Harryrekin elkartu ziren, buruekin ezezkoa eginez. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 179. orr.
Sugeak buruaz ezezkoa egiten zion bitartean, Harryren atzean oihu lazgarri batek salto eginarazi zien biei. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 30. orr.
Aitarengatik hasi nintzen, aita baitzen arriskutsuena harroxko jartzen bazen eta ezezkoan setatzen bazen. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 104. orr.
Afifi anderea ordurako bere gogara sentitzen zen, baina, amore eman nahi ez, eta bere ezezkoan tematurik jarraitu nahi izan zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 39. orr.
Frantziak ezezkoan segitzen du. Berria - Euskal Herria 2006-04-26
Ezezkoan jarraitzen baduzu, zure herrialde osoa igel-izurriz joko dut. - 0. orr.
Hura ere tristea izan al zen?" Ezezkoan hasi naiz, hura ez zitzaidala niri gertatu. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 465. orr.
Guk kolorezkoa eta koloretsua zela uste, bai baiezkoan eta bai ezezkoan: gizajoak gu! Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 201. orr.
Faboritoen artean kokatu dute, baina bera ezezkoan da; orain arteko hilabete gogorrak gogoratzeko eskatu du, horretarako. Berria - Kirola 2004-09-03
Ezezkoan ados daude, baiezkoan erabateko adostasunik ez dago, ordea. Berria - Harian 2006-02-28
Ezin omen liteke munduan inor izan Louvre-a ezagutzen ez duenik, hala nahita behintzat, interesatzen ez zaiolako; ni ezezkoan nago, jakina. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 113. orr.
-Ezezkoan nago -hasi zen Marshall andrea, eta zalantza egin zuen-. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 145. orr.
Barka diezadatela arimaren transmigrazioan edo ez-dakit-zer energiatan sinisten duten guztiek, baina ezezkoan nago. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 215. orr.
Laguna, aita onberaren premia ikusiz, ezezkoan zegoen tinko, ezin ziela besteei lagundu eta bere buruaz ahaztu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 335. orr.
Buruari eragin zion, ezezkoan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 94. orr.
baiezko eta ezezko (4); baina ezezko (7); batez ere ezezko (3); beste ezezko (3); du ezezko (3); eak ezezko (3); eak ezezko botoa (3); ere ezezko (9); erreferendumean ezezko (8); erreferendumean ezezko botoa (8); eta ezezko (27); eta ezezko biribila (3); eta ezezko boto (3); eta ezezko erantzuna (3); ezezko atributu (3); ezezko atributuak (3); ezezko atributuek (3); ezezko bat (5); ezezko biribil (4); ezezko biribila (33); ezezko biribila eman (17); ezezko biribilik (4); ezezko borobila (29); ezezko borobila eman (13); ezezko borobilarekin (3); ezezko borobilik (4); ezezko boto (6); ezezko botoa (44); ezezko botoa eman (10); ezezko botoa emango (6); ezezko botoa emateko (3); ezezko botoa eskatuko (6); ezezko botoak (6); ezezko botoaren (3); ezezko botoek (3); ezezko boza (6); ezezko erantzuna (23); ezezko erantzuna eman (6); ezezko erantzuna jaso (7); ezezko erantzunarekin (3); ezezko eta (3); ezezko garbia (8); ezezko garbia eman (6); ezezko jarrera (4); ezezko keinu (3); ezezko keinua (18); ezezko keinua egin (12); planari ezezko (3); proposamenari ezezko (7); proposamenari ezezko borobila (3); zion ezezko (3)
baiezkoa edo ezezkoa (7); baina ezezkoa (14); baina ezezkoa eman (5); baina ezezkoa jaso (4); baina hark ezezkoa (4); batek ezezkoa (3); bati ezezkoa (5); beti ezezkoa (4); buruarekin ezezkoa (5); buruaz ezezkoa (14); buruaz ezezkoa egin (8); da ezezkoa (4); dobbyk ezezkoa (3); dobbyk ezezkoa egin (3); eajk ezezkoa (4); edo ezezkoa (9); erantzuna ezezkoa (20); erantzuna ezezkoa izan (6); erantzuna ezezkoa izango (3); erantzunak ezezkoa (3); erck ezezkoa (3); ere ezezkoa (14); ere ezezkoa eman (5); erreferendumean ezezkoa (7); eskaerari ezezkoa (5); eskaerari ezezkoa eman (3); eskaintzari ezezkoa (3); eta ezezkoa (24); eta ezezkoa eman (5); ezezkoa adierazi (4); ezezkoa atera (3); ezezkoa bada (5); ezezkoa bozkatu (8); ezezkoa bozkatu zuten (3); ezezkoa bozkatuko (3); ezezkoa bozkatzeko (3); ezezkoa da (8); ezezkoa edo (3); ezezkoa egin (57); ezezkoa egin nion (7); ezezkoa egin nuen (3); ezezkoa egin zion (18); ezezkoa egin zuen (16); ezezkoa eginez (4); ezezkoa egiten (8); ezezkoa egiten zuen (4); ezezkoa eman (163); ezezkoa eman behar (4); ezezkoa eman dio (12); ezezkoa eman diote (10); ezezkoa eman dioten (3); ezezkoa eman eta (8); ezezkoa eman izana (3); ezezkoa eman ondoren (3); ezezkoa eman zien (12); ezezkoa eman zion (25); ezezkoa eman zioten (19); ezezkoa eman zuen (8); ezezkoa eman zuten (4); ezezkoa emanen (3); ezezkoa emanez (8); ezezkoa emanez gero (4); ezezkoa emango (18); ezezkoa emango diola (3); ezezkoa emango diotela (4); ezezkoa ematea (22); ezezkoa emateko (24); ezezkoa emateko aukera (3); ezezkoa ematen (12); ezezkoa ematera (3); ezezkoa erantzun (10); ezezkoa esan (9); ezezkoa eskatu (9); ezezkoa eskatzen (3); ezezkoa eta (5); ezezkoa ez (3); ezezkoa izan (17); ezezkoa izan da (6); ezezkoa izan zen (8); ezezkoa izango (5); ezezkoa izango dela (3); ezezkoa jaso (27); ezezkoa jaso du (5); ezezkoa jaso dute (3); ezezkoa jaso zuen (6); ezezkoa jaso zuten (4); ezezkoa nagusi (3); ezezkoa nagusitu (9); ezezkoa nagusitu da (4); ezezkoa nagusituko (3); ezezkoa nagusituko da (3); ezezkoa proposatuko (3); gero ezezkoa (3); haren ezezkoa (3); hark ezezkoa (9); hark ezezkoa eman (5); harryk ezezkoa (4); harryk ezezkoa egin (4); hasieran ezezkoa (3); honek ezezkoa (3); horri ezezkoa (3); horri ezezkoa eman (3); itunari ezezkoa (9); itunari ezezkoa emateko (3); konstituzio itunari ezezkoa (5); konstituzioari ezezkoa (6); mozioari ezezkoa (3); mozioari ezezkoa eman (3); nire ezezkoa (3); proposamenari ezezkoa (7); proposamenari ezezkoa eman (5); ronek ezezkoa (4); ronek ezezkoa egin (4); zen ezezkoa (3); zion ezezkoa (4)
baiezkoaren eta ezezkoaren (3); baiezkorik ez ezezkorik (3); du ezezkoaren (3); du ezezkorik (3); emandako ezezkoaren (3); ere ezezkoaren (3); eta ezezkoak (4); eta ezezkoaren (10); ez ezezkorik (5); ezezkoak ez (7); ezezkoak ez du (3); ezezkoak irabazi (9); ezezkoak irabazi zuen (3); ezezkoak irabaziz (3); ezezkoak irabaziz gero (3); ezezkoan nago (10); ezezkoan zegoen (3); ezezkoarekin erantzun (11); ezezkoarekin erantzun zion (3); ezezkoaren alde (19); ezezkoaren alde egingo (3); ezezkoaren aldeko (46); ezezkoaren aldeko botoa (3); ezezkoaren aldeko ekimena (3); ezezkoaren aldeko jarrera (5); ezezkoaren aldeko kanpaina (10); ezezkoaren aldekoa (3); ezezkoaren aldekoak (8); ezezkoaren aldekoek (3); ezezkoaren aldekoen (3); ezezkoaren eta (5); ezezkoaren eta abstentzioaren (4); ezezkoaren ondoren (3); ezezkorik eman (9); ezezkorik esan (4); ezezkorik esango (3); ni ezezkoan (3)