Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Negu beltzean, lurra lo dagoela dirudienean, mezulari bat ezezka, zuhaitz gainean. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 54. orr.
STELLAk burua astindu du ezezka. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 203. orr.
Petrikiloak eskua jaso zuen, ezezka. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 14. orr.
Zeren pertsona bat besterik gabe garbitzea... -buruari eragin zion ezezka. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 217. orr.
Dummyk atzera egin zuen, buruaz ezezka. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 105. orr.
Van Daan andrea denei ezezka aritzen da, baita Churchill berari eta informazio zerbitzuari ere, baina mister Beaverbrookekin ados egoten da beti. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 96. orr.
Bazegoen zerbait Gestapoko hura konbentzitzen ez zuena, ezezka ari zen buruarekin. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 79. orr.
Neskatxek irrifar konplize batekin ezezka bezala erakusten zuten baiezko libido gordea. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 195. orr.
Ezin zara eseri hor eta niri ezezka hasi, ondoren zer gertatu zen ez zarela oroitzen-eta. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 126. orr.
Hansek, aspaldi hartan Torrelliren etxearen hondakinen artean amerikar soldaduak nazka-nazka egiteraino ibilia baitzen, ezezka mugitzen zuen burua. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 123. orr.
Morroiak ezezka egin zuen buruari eraginez. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 21. orr.
Teteloak ezezka egin zuen buruaz berriz, beti zegoen zerbait hura konbentzitzen ez zuena. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 83. orr.
Anaia mutua hizketan ari zen bere arrebarekin erotua nengoela esateko, buruaz ezezka egiten zuen onartzeko moduko tipoa ez nintzela adierazteko. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 76. orr.
Mutilaren erreakzioa zeharo histrionikoa izan zen, deskarga elektriko batek astindu berri zuela pentsatzeko modukoa: bere aulkitik ia-ia saltatuz, neskaren besoari heldu eta, ezezka eginez, haren errua adierazi nahi zion nonbait: [...]. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 92. orr.
Ezezkako mintzoari eder iritzirik gaude; halaxe gelditu ginen, itxura denez. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 291. orr.
Nik ere "auskalo" diot, baina zinezko auskalo bat, ezezkako auskalo garbi bat; ez dakigula, ez dagoela jakiterik, gerokorik ez dela orain tokatzen, eta ez duela inork profilaktikoki eta prospektiboki nere eskurik irakurriko. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 79. orr.
Gu indeterminazioaren alde gaudela; jeneralean gauzen kontra egon ohi gara, edo sasi-gauzen alde [...] edo bestela ezezkako gauzen alde, nola baita, jaun-andereak, presenteko kasua. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 244. orr.