Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezezagutza iz ezagutza falta.

Nondik heldu ez jakitea izan daiteke arrazoi bat, ezezagutza beste bat edo eta ezin ulertua.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 403. orr.

Are, zuretzat, haren identitate arazo gabekoaren, zure identitate arazoen bost axolaren, haren "modernitate" primitibo haizejoaren eta zure ezezagutzaren atzean, Espainia modernoaren inposizio historia guztia dago ezkutatua, genozidio kultural luzatu bat su txikian.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 12. orr.

Atzerrira joan izan denean eta ez dagokion kultura baten aurrean aurkitzean, «idealizatu» egin du askotan herri hori, «sortu duen irudi exotikoagatik»; beste batzuetan «arbuiatu» egin du, «ezezagutzagatik».  Berria - Kultura   2004-03-31

Alde horretatik ezezagutza handia dugu, eta, hain zuzen ere, horrexek bultzatzen nau aztertzera eta idaztera.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 243. orr.

Zurien eta indigenen arteko ezezagutza eta bazterketa ikaragarria da.  Berria - Kultura   2004-03-23

Otsagabia txostena, «desdoblamenduaz» teorizatzen duen agiria, KASen jatorriarekin lotzeak historiaren «ezezagutza nabarmena» erakusten duela esan zuen Alegriak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-07

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus