Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezezagun 1 izond ezaguna ez dena, ezagutzen ez dena.

Baserritarra zen gizon ezezaguna, fusilatu behar zuten gazte haietako baten aita.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 110. orr.

Giza hiltzaile ezezaguna.  Elizen arteko biblia   Dt 21,1 tit

Antzina bai izango zela gaueko iluntasuna ilun, beldurgarri, alegiazko izaki ezezagunez, alderrai gaiztoz betea zenean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 213. orr.

Zaila oso, Alemaniako muturrean preso zegoen kaskagorri ezezagun batez etenik gabe kezkatzea.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 65. orr.

-Presaka nabil; zain daukat ama; eta, gainera, debekatu egin dit emakume ezezagunekin hitz egitea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 76. orr.

Ingurutik pasatzen zirenek irribarreren bat egiten baitzuten gehienez, bikote ezezagunen krisialdiek eragiten diguten auzo-lotsa puntuarekin.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 9. orr.

Aberatsa nintzenez, altzari zaharren eta antzinako gauzen zale nintzen; eta askotan etortzen zitzaizkidan gogora gauza haiek igurtzi zituzten esku ezezagunak, haiek miretsi zituzten begiak, haiek maite izan zituzten bihotzak, gauza horiek maitatu egiten baitira, zinez!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 196. orr.

Lurralde ezezagunean sartzekotan zen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 82. orr.

Ni, berriz, kristalari itsatsirik nengoen, paisaia ezezagunari sorgor begira.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 16. orr.

Zortzi edo hamar urtez aritu zen inguruko eta urrutiko lorazainei inbidia emanez, bekaizkeria ereinez lore ezezagun eta exotiko haiekin batera.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 231. orr.

Jaki ezezagun guztiei santutegi bat eraiki nien, gure patata bakanak lapurtuz jaioterriko soro amaigabeetatik.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 18. orr.

Gauza ezezagunez betetako kaos honetan funtzionatzen ez dakien iparorratz ero bat da egia.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 178. orr.

Zaila oso, Alemaniako muturrean preso zegoen kaskagorri ezezagun batez etenik gabe kezkatzea.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 65. orr.

Zer diren oraindik azaldu gabe dauden eta oraindik azaldu ez diren gertaera psikikoak aurkitu ditu, egunero aztertzen den mundu ezezagun horretan dabil.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 99. orr.

Une horretantxe agertzen zen beldur ezezagun eta zorrotz hori.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 73. orr.

Bazirudien esan ezinezko izumen batez gauza beldurgarri ezezagunen bati begira zeudela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 26. orr.

Herri bat altxaraziko du Jaunak zuen kontra, hizkera ezezaguneko herria, urrutitik, munduaren azken muturretik, arranoa bezala hegan etorriko dena.  Elizen arteko biblia   Dt 28,49

Haren atzetik, hura gidari dutela, gizon aurpegiko aker bat eta emakume aurpegiko ahuntz bat, biak ile zuri luzez estaliak, etengabeko erasian, hizkuntza ezezagun batean elkarri errietan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 311. orr.

Haserre ezezagun, bitxi bat ari zitzaidan burura igotzen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 161. orr.

Zirrara anarteraino ezezagun batek gorputz osoa harrotu zidan, izu-laborriarekin nahasirik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 140. orr.

Inspirazioa bera bezala, jenialtasuna dohain sekretua zen, esoterikoa, sorleku ezezagunekoa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 161. orr.

2 (predikatu edo gisakoen gisa)

Objektu transzendentala barneko zein kanpoko begiespenari dagokionez ezezaguna da era berean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 167. orr.

Ni ere ez nintzen haiendako ezezaguna.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 121. orr.

Parrandan nenbilen eta aspaldi ikusi gabeko lagun bat aurkitu nuen; harekin batera beste sei edo zazpi gizonezko zeuden, niretzat ezezagunak zirenak.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 18. orr.

Hiruk -emakumezko batek eta gizonezko bik- benetako izena eman zuten; bik izena esateari uko egin zioten eta, halatan, ezezagun geratu ziren epaileentzat.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 23. orr.

Burutik kendu ezinik nenbilen herri hura lehen ere ikusia nuela, baina, gero, berriro ere, ezezaguna iruditzen zitzaidan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 106. orr.

Hori, Goetheren ustez, ez zegoen argitzerik Newtonen fisikaren bitartez, baizik eta artean ere ezezagunak ziren garunaren legeen bitartez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 42. orr.

Arrotz gertatua naiz neure senideentzat, ezezagun neure amaren seme-alabentzat.  Elizen arteko biblia   Sal 69,9

Patrizio izutu egin zen, ezezaguna baitzitzaion hura guztia: hura ere gehiago izutzen zuen geldialdiak ekaitzaldiak baino.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 63. orr.

Argazkietan ageri ziren aurpegi gehienak ezezagunak genituen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 20. orr.

3 (izen gisa)

Nola ausartu nintzen ezezagun haren aurrean malkoak askatzera?  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 40. orr.

Ezezagun baten ehorzketan ere izana naiz -gehitu du irribarrez-.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 193. orr.

Are harrigarriago zitzaion, ordea, halako premia sentitzea ezezagun baten, sekula ikusi ez, eta aste batzuk lehenago existitzen zenik ere ez zekien gizon baten heriotzarekin loturiko kontu batean nahasteko.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 129. orr.

-Nire bizitzaren historia latinez, grezieraz, alemanez, italieraz, espainieraz eta frantsesez idatzi dut -zioen ezezagunak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 82. orr.

Ezezagunaren fidatzaileak bere buruari kalte, konpromezurik hartzen ez duenak lasaitasuna ziur.  Elizen arteko biblia   EsZ 11,15

Edozein ikuspuntutatik begiratuta ere, esku bat esku bat da eta behin ezezagun hurkoaren eskutik ibili garenean, zaila da berriro ere esku horren atzean ezkutatzen dena munstro bat izan daitekeela onartzea.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 170. orr.

4 (adizlagunekin)

Batzuen batzuk agertu ziren, ordu arte zeharo ezezagunak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 70. orr.

Chica andreak ez zuen erreakzionatu izena entzutean, guztiz ezezaguna zitzaiola iruditu zitzaion Graçari.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 157. orr.

Esnatzean, ordea, areago harritzen da, eguzkiak argitzen duen paisajea ezezaguna baitzaio erabat.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 71. orr.

Zerbait berria zen, harrigarriki ezezaguna, ez erabat zentzugabea, baina zentzuduna ere ez.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 75. orr.

Ez dugu arduratu behar enpirikoki ezezaguna zaigun subjektu transzendentalean agerpen hauen eta beren bilkuraren zein oinarri dagoen pentsatzeaz.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 203. orr.

5 (adizlagun gisa)

Agerpenak gauzen errepresentazioak besterik ez dira, eta agerpenok ezezagun diraute beren baitan izan daitezkeenari dagokionez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 78. orr.

• 6 iz matematikan, ekuazio bat ebazteko zehaztu behar zen aldagaia.

Aljebra, 1. eta 2. mailako ezezagun bateko ekuazioak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 83. orr.

Ezezagun askoko ekuazio askoko sistemak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 83. orr.

Bi ezezaguneko bi ekuazioko sistema.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 237. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahots ezezagun (8); ahots ezezagun batek (4); alderdi ezezagun (3); arte ezezagun (5); atzo ezezagun (3); aurpegi ezezagun (3); berri eta ezezagun (4); berri ezezagun (4); bi ezezagun (4); edo ezezagun (5); emakume ezezagun (20); emakume ezezagun bat (3); emakume ezezagun baten (8); emakume ezezagun hura (3); esku ezezagun (9); esku ezezagun batek (4); eta ezezagun (33); eta ezezagun baten (5); eta ezezagun hori (3); etxe ezezagun (3); ezezagun asko (6); ezezagun bat (75); ezezagun bat azaldu (3); ezezagun bat baino (3); ezezagun bat balitz (4); ezezagun batean (28); ezezagun batek (76); ezezagun batek deitu (3); ezezagun batekin (17); ezezagun bateko (7); ezezagun baten (51); ezezagun baten aurrean (3); ezezagun baten eskuetan (3); ezezagun batena (3); ezezagun batera (8); ezezagun batez (8); ezezagun bati (19); ezezagun batzuek (48); ezezagun batzuk (14); ezezagun den (3); ezezagun egin (3); ezezagun eta (28); ezezagun gajoa (5); ezezagun haiek (6); ezezagun haietako (4); ezezagun haren (6); ezezagun hari (3); ezezagun hark (5); ezezagun hau (6); ezezagun hori (13); ezezagun horrek (4); ezezagun horren (3); ezezagun horretan (3); ezezagun hura (18); ezezagun neure (4); ezezagun neure amaren (4); ezezagun samarra (4); ezezagun samarra da (3); ezezagun samarrak (3); ezezagun talde (4); ezezagun talde batek (4); gaitz ezezagun (3); gauza ezezagun (4); gazte ezezagun (5); gizon ezezagun (12); gizon ezezagun bat (3); guztiz ezezagun (7); hainbat ezezagun (4); hiri ezezagun (3); hizkuntza ezezagun (17); hizkuntza ezezagun batean (9); igandean ezezagun (3); igandean ezezagun batzuek (3); indar ezezagun (10); indar ezezagun batek (6); jainko ezezagun (5); leku ezezagun (8); leku ezezagun batean (3); lurralde ezezagun (5); mundu ezezagun (6); neska ezezagun (8); neska ezezagun batekin (3); objektu ezezagun (5); oraindik ezezagun (3); pertsona ezezagun (3); poema ezezagun (4); talde ezezagun (3); toki ezezagun (3); zaldun ezezagun (4); zen ezezagun (3); zituzten ezezagun (3); zituzten ezezagun batzuek (3); zuen ezezagun (8); zuten ezezagun (6); zuten ezezagun batzuek (4)

aita ezezaguna (3); arte ezezaguna (21); arte ezezaguna izan (3); arte ezezaguna zen (12); arte ezezagunak (9); arte ezezagunak ziren (4); artean ezezaguna (4); artean ezezagunak (4); asko ezezagunak (3); aurpegi ezezagunak (4); baina ezezaguna (4); baina ezezagunak (3); bat ezezaguna (3); bezain ezezaguna (4); bi ezezagunen (3); da ezezaguna (5); denak ezezagunak (3); edo ezezaguna (4); egile ezezaguna (4); erabat ezezaguna (14); erabat ezezagunak (6); ere ezezaguna (5); eta ezezaguna (11); eta ezezagunak (19); eta ezezagunaren (5); eta ezezagunez (3); ez da ezezaguna (4); ezagunak eta ezezagunak (7); ezezaguna bada (3); ezezaguna baitzaio (3); ezezaguna baldin (3); ezezaguna da (34); ezezaguna da oraindik (3); ezezaguna dela (7); ezezaguna den (16); ezezaguna denean (4); ezezaguna egin (3); ezezaguna egiten (6); ezezaguna egiten zitzaidan (3); ezezaguna ere (3); ezezaguna eta (13); ezezaguna ez (3); ezezaguna helbide (13); ezezaguna helbide honetan (12); ezezaguna izan (18); ezezaguna izan arren (3); ezezaguna izan da (4); ezezaguna izan den (4); ezezaguna izango (6); ezezaguna izatea (4); ezezaguna izaten (5); ezezaguna izaten jarraitzen (3); ezezaguna jarri (3); ezezaguna zaigu (5); ezezaguna zaigun (7); ezezaguna zela (5); ezezaguna zelako (3); ezezaguna zen (41); ezezaguna zitzaion (8); ezezaguna zuen (4); ezezagunagoa da (3); ezezagunagoak dira (3); ezezagunak bildu (3); ezezagunak dira (13); ezezagunak diren (12); ezezagunak edo (3); ezezagunak ere (3); ezezagunak eta (7); ezezagunak izan (8); ezezagunak zaizkigu (4); ezezagunak zaizkigun (5); ezezagunak ziren (20); ezezagunak zitzaizkigun (3); ezezagunak zitzaizkion (5); ezezagunekin hitz (4); ezezagunen arteko (5); ezezagunen bat (5); ezezagunen baten (3); ezezagunetan barrena (3); gauza ezezagunez (3); gehienak ezezagunak (5); gizon ezezaguna (4); gizon ezezagunak (3); guretzat ezezaguna (3); guretzat ezezagunak (3); guri ezezaguna (4); guri ezezaguna zaigun (3); guztiz ezezaguna (19); guztiz ezezaguna den (3); guztiz ezezagunak (7); hau ezezaguna (4); hiri ezezaguneko (3); hitz ezezagunak (4); honetan ezezaguna (3); ia ezezaguna (11); ia ezezaguna izan (3); jatorri ezezaguneko (3); lan ezezagunak (3); maisulan ezezaguna (8); nahiko ezezaguna (5); nahiko ezezaguna da (3); niretzat ezezagunak (7); niretzat ezezagunak ziren (4); orain arte ezezaguna (12); orain arte ezezagunak (6); oraindik ezezaguna (3); oraindik ezezagunak (3); ordura arte ezezaguna (4); oso ezezaguna (4); oso ezezagunak (3); soldadu ezezagunaren (5); talde ezezaguna (4); txirrindulari ezezaguna (4); zaldun ezezaguna (5); zaldun ezezagunak (5); zaldun ezezagunari (3); ziren ezezagunak (3); zuen ezezagunak (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus