Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezentzun
1 ezentzun egin (16 agerraldi, 4 liburutan)

Iturbidek ezentzun egin zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 238. orr.

Ez hari erregutu, bihotza: ezentzun egingo du zure ahotsa, gizon guztiena bezala; zeru ahalguztidun hori ez da ipurdi kontuetan sekula nahasten.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 296. orr.

Esan nizuen arren, ezentzun egin zenidaten.  Elizen arteko biblia   Dt 1,43

Ez dugu aditu Jaunaren, geure Jainkoaren, mintzoa eta ezentzun egin diegu bidali dizkigun profeten esanei.  Elizen arteko biblia   Jr 3,25

Guk, zure esanari ezentzun eginez, ez genuen jarri nahi izan Babiloniako erregearen menpe, eta zuk bete egin dituzu zeure mehatxuak.  Elizen arteko biblia   Ba 2,24

2 ezentzuna egin (16 agerraldi, 9 liburutan)

Oraingoan kementsuago ari ziren ate joka, baina berak ezentzuna egin zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 275. orr.

Ceciliari koloreak irten zitzaizkion, eta ezentzuna egiten zuen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 167. orr.

Dabidek ispiluekiko menpekotasuna nuela adierazten zidan halakoetan, eta nik ezentzuna eginez erantzuten nion gehienetan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 248. orr.

Preteritok ezentzuna egin, eta zientifikotasuna gora eta behera jarraitu du, harik eta Karmelok hitza hartu duen arte.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 129. orr.

Mireia ikusi dut, ordurako larrugorritan kasik, eta neure baitan ahots estrainio bat, mintzo bitxi bat entzun dut, barne-barnekoa; baina ezentzuna egin diot.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 33. orr.

Aitonak ezentzuna egiten zion, edo bertze gauza bat entzuten zion, agian.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 185. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus