Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezelan 1 adlag inola.

Besoa luzatu, zure eskuaz berea ukitu eta hala ere hurbiltasun hori ezelan frogatu ezin balitz bezala.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 433. orr.

Ezinbesteko zitzaidan egunean hirutan gutxienez, lautan ez bazen, bera gogaitaraztea, eta horrek, konturatzen nintzenez, haserretu egiten zuen -guztiz ulergarria ere bazena, ezin ukatu ezelan ere.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 200. orr.

2 ezelango izlag ezelakoa, inolakoa.

Ez zidaten ezelango tratu berezirik eman.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 261. orr.

Inorengan ezelango susmorik gabe itsasoan barna gerra garaian ibiltzeko aitzakia, ostera, American Museum of Natural History erakundearentzat lanean direla esatea litzateke.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 154. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus