Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezelako izlag inolakoa.

Urpe ilun hartan ez zen ezelako argirik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 192. orr.

Kratesek ez zuen ezelako iritzirik handikiez.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 41. orr.

-Ez duzu ezelako zalantzarik izan behar, Gregorio Mayoral oso profesional ona da, azkar egiten du beharra, garbi.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 150. orr.

Gu gara gure baitan daramagunaren jabe bakarrak, eta ez dugu ezelako kalterik egiten materia mota hori desegiten dugunean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 146. orr.

Joseren ustez, Ajuriagerra Miarritzetik itzuli izanak frogatzen zuen eurek, abertzaleek, ez zutela ezelako traiziorik egin.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 15. orr.

Arrazoitik at ez dago ezelako salbaziorik, amildegi itsu eta iluna baizik, totalitarismora eta faxismo berrira daraman amildegia.  Berria - Harian   2006-05-06

Begiak neurrigabe zabaltzen dituzte, ezelako sorpresarik, ezbeharrik edo sustorik hartu barik.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 122. orr.

Albait geldoen joateko erregutu zion Mentxuk motozikletan igo zirenean, ez zeukala inora heltzeko ezelako presarik.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 82. orr.

Jarraian bere zatia jan du, lasai asko, astiro, ezelako keinu barik, azken tantaraino.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 110. orr.

Arropak errekisatu dizkiogu eta ez dugu ezelako agiririk topatu.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 113. orr.

Derrigorrezkoa zen eskola, eta eraikin hartako hormetatik kanpo ahaleginak egiten genituen gure bizimoduarekin ez zezan ezelako loturarik izan.  Berria - Euskal Herria   2006-04-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ez dago ezelako (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus